Artxibak

2019/05/21

Donapaleu, euskal baserriaren bultzatzailea ?

Leopold Darritchon, Kontseilari Orokor eta Bastidako auzapez ohia, gogoeta honen iturria da. Bere « lekukotasuna » aintzinatzen du. Tokiko hautetsi izan delarik, « euskal kostaldea eta barnekaldearen arteko orekaren gaia mugitzen zidan. Ipar Euskadiri buruzko lehen gogoetaldietatik 30 urte pasatu ondoren, gauzak ez dira ainitz mugitu ».

rss Ezagutzera eman
Donapaleu, euskal baserriaren bultzatzailea ?

ARGAZKIA JAITSI

 « Kostaldeetatik hurbilago eta bizi gehiago bada. Baina, lo egiteko herrien errealitatea hor da ere ».

Donapaleu, gure Brasilia !

Bere gogoeta hasi da ikusi duelarik 2050erako Ipar Euskadi ari zela gogoetatzen. Epe ona iduritu zaio aldaketen gauzatzeko. Berak idatzi du iritzi artikulu bat gai hortaz la Semaine du Pays Basque eta Mediabask-etan. « Nahikorasun politikoa izan behar dugu. Ipar Euskadi osoko egitasmo bat izan behar da. Horretarako izan naiz lehen egunetik, Euskal Elkargoaren sorreraren alde. Kostaldeko zerbitzu batzu barnekaldera pasatu behar dira ». Donapaleuri pentzatzen du, zerbitzu horien kokagune bezala. « Neretzat Donapaleu eredu bat da. Baserri munduko aktibitateen txapelduna da. Donapaleun, kasik dena aurkitzen da. Baliatu beharreko indarrak badaude. Ez da kostaldearen kontra garatu behar gune hau baizik eta kostaldearekin. Zergatik enpresalari bat joan behar da Baionara, CCIra edo Ofizioen Ganbarara, aholkuentzat ? Zergatik suprefeturaren zerbitzuak Baionan dira ? Zergatik laborantzako zerbitzuak Baionan dira ? Unibertsitateko formakuntzak sor daitezke. Suprefeturaren edo administratiboko zerbitzu batzu koka daitezke Donapaleun. Indartu hor dena. Donapaleu, gure heineko Basilia bilakatu behar da. (Brasileko hiriburua herriaren barnekaldean finkatua izan zen kostaldeko hirien parean izaiteko). Irudi bat da, ez eredu bat ». 

Garraioen geroa trenarekin

Klima aldaketa kontutan hartuz, Leopold-ek Baiona eta Donapaleu arteko trenburdinbidea defenditzen du, baita ere Donapaleu eta beste barnakaldeko hiriguneen artean. « Ipar Euskadi ez da bizitzen ahal zango batekin. Bigarren bat izan behar da. Klima aldaketaren ondorioak ikusten direlarik, bereziki kostaldeko higadurarekin, ezin da bere garapena horrela jarraitu ». « Ametskeria badirudi ere, zerbait egin behar da ».

Amikuzek mugitzeko gaitasuna badu

Jean Pierre Goity, Jean Errecart erakundearen buruarentzat, « itsasbazteratze eta metropolizazioen tendentziak » hor indartsu daude. Erakunde eztabaidan sartuz, berak dio « etorkizuneko mailak dira herri elkargoak-metropoloak, eskualdeak eta Europar Batasuna. Nun kokatzen da Ipar Euskadi ? ». Donapaleuko dinamika bere ingurumenean kokatzen du. « Amikuzek asko sufritu du, ezberdin zozialetaz etxetiar eta jabeen artean. Ezkema horiek oraindik hor dira. Jean Errecart bezalako jendeak gauzak mugiarazi ditu. Amikuzen, gauzen egiteko gaitasun berezia bada, mugitzeko eta gauzatzeko gaitasuna, beste tokietan ez dena. Agro mailako egiturak badaude. Gure xedea da urrunago joaitea, erakargarriago izaiteko. Nola egin erakargarri izaiteko ? Gazteek jiten ahal dote direa ikasketak egiten Amikuzera ? » Jean Errecart erakundearen erakargarritasunaz bere lelukotasuna emaiten du. « Lurraldearen animatzeko nahia dugu baita ere nazioarteko lankidetza garatzea. Hego Akitaniako zentro agri agro bezalako bat kokatzen gira. Baina, Donapaleun, punttako punttan gira. Unibertsitatean erraiten digute : zergatik etorri behar gira Donapaleura ? Zergatik ez Baionara ? Ikasle bizia Baionan da. Erakargarritasuna indartzen dugu, kirolari esker adibidez. Ikasleen bizitegia Amikuzeko beste herriekin pentsatu behar da ».

Metaketari ez !

Jean Michel Iribarne, Donazaharreko hautetsia eta laboraria, metaketaz beldur da. « Baionan, Donapaleun edo Donibane Garazin, metaketa egitea dolutzen nau. Barnekaldeko eragile administratiboak edo ekonomikoak elgarrekin lan eginarazi behar ditugu, barnekaldeko biziguneen arteko loturak sustatu behar dira, Garazi-Baigorri, Amikuze eta Xiberoaren artean ».

Barnekaldeko biziguneak junta ditzagun

Publikotik ohar bereziak atera dira. Batzuk Euskal Elkargoa goraipatu dute. « Xiberoan 10 milioi euroko obrak izanen dira. Agri agro teknopoloa bakarrik eginen da Euskal Elkargoari esker ». « Donapaleu ez da eredu bat. Donapaleuk Amikuze eta bere 10 000 biztanleen dinamikari esker bizi da. Etxetiarrek lurralde hau egin dute. Urrunetik dabil. Gizarte klaseak baziren : jaunttoak, etxeko jaunak, etxetiarrak. 1946an, Amikuztarren %70a etxetiarrak ziren. Hortik landa lege bati esker desegin zen emeki emeki. Amikuzen gauza onak eta ez hain onak gertatu dira. Kostalde/barnekaldeko oreka ezkemak porrot egin du. Gure gain da barnekaldearen geroa idaztea. Donapaleu bigarren zangoa izaitearekin ez naiz ados. Metropolizazio, hiriguneratze tendentzia hor da, Donapaleun, baina ere Xiberoan, Maulen edo Donibane Garazin. Herriak, Donapaleu eta bere zerbitzuekin bizi dira. Neretzat, geroa ez da hirigune batetik etorriko baina bai egiten denarekin abiatu, biziguneetatik abiatuz, Garazin, Maulen. Horiek guziak lotu behar dira. Adibidez, garraio sareak 3 hiriguneen artean pentsatu behar dira ».

Hauts dezagun kostaldeko bentosa efektua !

Ohar horien aintzinean, Leopold Darritchon-ek erantzun du : « elgarrekin lotzen diren gune ttipiak, ttipiak egoiten dira. Kostaldeak bere bentosa efektua jarraituko du. Unibertsitate gune bezalako zerbitzuak barnekaldean garatu behar dira, Donapaleun eta barnekaldea dinamizatu, bizkortu. Jendeak ez dira edozoin gauzentzat kostaldera joan behar. Bentosa efektu hori hautsi behar da eta finka gune bat sortu ».

Baikorki bururatzeko, Jean Pierre Goity-k orroitarazi du : « Jean Errecart erakundean sortu hazkurri mailako plataforma teknologikoa esnegintzan eta haragian berezitua sortu da Arrasateko bisita baten ondotik, ikerketa eta lantegi berrien sortzeko mintegien printzipioekin ». Jean Errecart erakundeak esperientsia badauka goi mailako ikasketekin BTS mailan.

Bururatzeko, Leopold Darritchon-ek zehaztu du : « tokiratzearekin salbatuko gira. Ene artikuluaren pentsaketaren muinan zegoen ».

 

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP