Artxibak
2019/06/03
Hendaia eta mugazgaindiko mugikortasunak
Atllantikako ardatzan kokatuak dira Hendaia eta Bidassoaldea. Hainbat egitasmo ere badaude. Parada on bat mugikortasunaren alor dinamiko hau ezagutzeko.
« Lehen entseguak egiten ditugu »
Panpi Etchegaray, Aturri Euskal Herri mugikortasunen sindikataren presidentordeak Euskal Elkargoaren eta Eusko Autonomi Erkidegoaren arteko lehen mugazgaindiko egitasmoan parte hartzeaz harro da. Hendaiako geltokiaren arraberritzean da proiektu hau. « 12.2 milioi eurokoa da orotarat. Ekimen mota horien lehen entseguak egin ditugu. Elgarrekin lan egitera ikasi dugu metodologia ezberdinekin. Beste batzu etorriko dira eta esperientsa hortaz baliatzen ahalko dira ». Pagatze bermeen sistemak eman ditu adibidetzat. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzaren gain dira. Aldiz, Iparraldean, « ez gira berdin moldatzen. Administrazio zentralak parean hor ditugu ». Europar Fondo bat lagungarri izan bada ere, azkenean, ez da dirurik lortu, bi erabakitze maila pasatu ondoren. Baina, Europar munduan mugitzeko usaia duen Eusko Jaurlaritzak berehala Poctefa eta Feder bezalako beste diru laguntza fondoetara bideratu du proiektu hau. Abentura humano horri esker, Panpik ezagutu eta lan egin du eztabaida honen beste gomita batekin, Imanol Leza, Euskotreneko zuzendari orokorra.
Panpi Etchegaray-ek beste ekimen berri bat jakinarazi du : Baiona eta Donostiaren arteko liña bat. Lehenik autobus bat Baionatik Hendaia arte eta topoa Hendaia eta Donostiaren artean. Mugikortasunaren sindikataren lehen egitasmoak gauzatzen ari dira.
15 minutu guziz tren bat
Hendaiarren eguneroko bizian sartutako garraio molde baten geroa aipatu du Imanol Lezak, « topo » ezaguna, hiriko trena Hendaia eta Donostia, Gipuzkoako hiri nagusiaren artean. Egunero 500 000 bidaiari unkitzen ditu. Sare hau hobekuntza obretan dabil etengabe : burdinbideen bikoizketa, geltoki berriak, araudi berriei moldaketa. Eusko Autonomi Erkidegoak trenaren hautua egiten duelarik, garraio molde ekologiko, zozial eta ekonomiko bezala, Imanolek zion : « 2022. urtean, 15 minutu guziz tren bat izanen Hendaia eta Donostiaren artean ». LGV liña berria frantses sareari lotuko da ere Hendaia-Irun lurraldean. Imanol Lezak deitoratzen du hartutako atzerapena Euskal Ya deitutako egitasmoan, Donostia, Bilbo eta Gasteiz 3 hiriak lotzen baititu Bergarako lotunean, Y moduko bidea eginez. « Euskal Ya Europako ardatz nagusietan da, baina Espaniak lehentasunik gabeko liña ezberdinen mosaiko baten egitea erabaki du ». Merkantzien garraioa, egitasmo honen gako bat da, bereziki Bilboko eta Pasaiako portuak zuzenean lotuz Euskal Y-ari. Itsas eta trenbideen garraioak loturik izanen dira.
325 garraio enpresak Bidassoaldean
David Navarro, SNCFeko garraio enpresa baten zuzendariak dio 9000 kamioi zeharkatzen dutela Bidasoa egunero. « Hortan gelditzen bagira, 16 000 kamio izan daitezke egunero 2020ean ! ». Bere sektorea mugitzen ari da. « 12 000 enplegu, garraio alor ekonomikoari lotuak dira Gipuzkoan, 600 enpresekin logistikan. Zaisa Iruneko logistika iharduera lurraldeak 140 garraio enpresak baditu, 2 kmetan. Bidassoaldea berak 325 garraio enpresa baditu. Denek norbait ezagutzen dugu sektore hortan lan egiten duena ». Bere lantegiaren ofizioak aurkeztu ditu, hala nola, bideen garraioa, merkantzien garraioa airean edo itsasoan, baina ere biltegi gunea edo berehalako banatzeak. Horietan, alor oso zailak, osagarrikoa adibidez. Sektore hortan zailtasunak badira jende berrien atsemaiteko « talentuak, kemenez beteriko pertsonak, galdegin gaitasun mailak ez hain gora izanikan ere ».
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09