Artxibak

2019/06/06

Euskararen Lurralde Estatutua Donibane Lohizunen

Beñat Oteiza, EAJ-PNBren garapen kargudunak euskararen lurralde estatutua aurkeztu du « egitasmo nahikor eta egingarria » bezala. « EAJ-PNBren izpirituan kokatzen da : legediatik abiatu ahal bezain bat urrun joaiteko ».

rss Ezagutzera eman
Euskararen Lurralde Estatutua Donibane Lohizunen

ARGAZKIA JAITSI

3 baldintza hizkuntzaren berreskuratzeko

Hizkuntz berreskuratze guziek, frantsesarentzat Québec-en, Hebruarentzat Israel-en edo katalanarentzat Hego Katalunian 3 gako biltzen dituzte : egiazko nahi zozial indartsu bat, hizkuntz politika nahikor bat eta lege babespena. Ipar Euskadik euskararen bizipena bere gizarte mugimenduari zor dio, bereziki hezkuntza munduari, murgiltze eta elebitasunaren ereduekin. 2004ak geroztik, lurralde honek Euskararen Erakunde Publikoa sortu zuen ekintza orokor baten eramaiteko euskararen alde, ekimen pribatuak sustengatuz adibidez. Baina, lege babespenik ez da oraindik, berme juridikoen segurtatzeko hizkuntz politika nahikor baten eramaiteko. Gaur, murgiltze publikoaren zalantzan ezartzeak huts hau ongi erakusten du. Egiazko elebitasun publiko batek ere gizartearen nahia sustenga lezake gure hizkuntzaren alde.

Euskararen lurralde Estatutuaren hiru ardatzak

Hiru ardatz lituzke Euskararen Lurralde Estatutua, lehen biak berme juridikoen mailan : lehenik lege zainketaren zerbitzu bat, han eta hemen euskarari buruz banatutako araudiak biltzeko eta segurtatzeko, baina ere tokiko eragileei aholkuak emaiteko eta administrazioaren gehikerien salatzeko ere. Bigarren ardatza legedi esperimentazioan sar litaike, Konstituzioaren 37-1 eta 72 al 4eko artikuluak baliatuz, gaurko blokeoen gainditzeko, lege orokorra gure errealtateari moldatuz edo eskumen berrien lortzeko. Horrek ekar lezake adibidez baxoa euskaraz egitea, eskola pribatuen egoitzen diruztatzea edo erakasleen diruztatzea Hezkunde Nazionala eta Euskal Elkargoaren artean … Hirugarren ardatza hitzarmen bat litaike Estadoa eta Euskal Elkargoaren artean egiazko elebitasunaren lortzeko bai Estadoaren administrazioaten, Suprefeturan edo tokiko Ogasun zentroan, bai Erakunde eta enpresa publikoetan, La Poste bezala. Elebitasuna seinaletikan, barne eta kanpoko komunikazioan, jendeen harrera zerbitzuetan, … Neurri horiek baikorrak izanen dira Donibane Lohizune bezalako hiri batentzat.

Hobekuntzarako hitzarmena autonomo bilakatzeko

Gaxuxa Elhorga-Dargains, Donibane Lohizuneko zinegotzia euskaraz arduradunak, bere lan diskretoa Axularen hizkuntzaren alde argian utzi du, bereziki hezkuntza mailan, euskararen poloa soraraziz, egoitza berri batekin. Tokiko ikastola eta helduen euskarazko kurtsoak gune hortan dira. Urdazurin, eskola elebidun bat murgiltze ereduan pasatzea errextu du ere. « Kalitatzeko erronka zen, murgiltzeak euskararen eskurapena hobekiago segurtatzen du ». Galdera bat izan da berrikitan agertu diren seinale elebakarrei buruz. Bere haserrea erakutsi zuen hori ikusi zuelarik, egin eta ohartu delarik. « zeharkatasun gehiago beharko da etorkizunean, euskaraz arduratzen den pertsonak seinaletika berri guziak zain ditzan ». Gaur, Donibane Lohizune herriak EEPrekin izenpetu hobekuntza hitzarmena jarraitzen du, autonomo bilakatzeko hizkuntza alorrean, hasiz, « euskara teknikari batekin, ez bada denbora osoz ere ».

Euskal Elkargoaren zerbitzuak euskararen usaia hartzen dute

Beñat Arrabit, Euskal Elkargoaren presidentordea, hizkuntz politikaz arduradunak, erakunde honen zerbitzuekin eraman lana kondatu du. Lehenik galdezkatua euskararen presentziaz Trambus berrian, berak azaldu du geltoki bakotxean izen bat izanen dela, herenaka, euskaraz, frantsesez eta gaskoiaz. Ur eta sanotze zerbitzuan, uraren ordainketak elebidunak dira eta harrera euskaraz hasten da egiten. Norbaiten zorionak jaso dute horretarako. Turismoan, harreran diren langileen, %50a euskaldunak dira. « guretzat ez huste baikora bat izan da ». Oso baikorrak dira komunikazio elebidunaren egiteko. Antolakuntza zerbitzuak kudeatzen dituen iharduera guneak elebidunak izanen dira ere. Euskal Elkargoaren langileen formakuntza euskararen ikasteko antolatzen ari da, bakotxaren nahiaren arabera. Komunikazio zerbitzua ere elebakartasunean usatu ondotik euskara bereganatzen ari da. Itzulpen zerbitzu bat ere xutik ezartzen ari da. « bi urte baizik ez duen lan luze bat hasten dugu ». « orokorki gauzak ari dira egiten jendeen gandik oztoporik ukan gabe ».

Lege babespenaren bidean

Su prefeta eta prefeta berriak, gure lurraldearen errealitateari formatu behar ote diren, Franck Dolosor, gaualdi horren aurkezlearen galdeari erantzunez, Be؜ñat Arrabit-ek zehaztu du batzuen interes guttiaren aintzinean : « laster hitzordua galdegin dugu suprefeta berriari. Errezebitu gaitu eta bi oreneko ikastaldia ukan du Ipar Euskal herriaren errealitateari buruz, hizkuntza mailan ». « egiazko berme juridiko bat ukan behar dugu. Euskararen Lurralde Estatutuak gure gogoetak lagundu ditu. Laster ospe handiko konstituzionalista bat hartuko dugu gaurko legediak eskaintzen dituen ahalbideak aztertzeko ». Euskararen lege babespen bidean sartzen ari gira.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP