Artxibak

2020/02/25

Herri eta Elkargorako hauteskundeen EAJ-PNBren 16 hautagaien aurkezpena

Atzoko prentsaurreko batean, hautagai gehienak hor ziren beren burua eta programa jeltzalea aurkezteko, Eneko Goia, Donostiako auzapezaren sustenguarekin.

rss Ezagutzera eman
Herri eta Elkargorako hauteskundeen EAJ-PNBren 16 hautagaien aurkezpena

ARGAZKIA JAITSI

Atzoko prentsaurreko batean, Alderdi abertzale, demokrata eta europarraren programa nabarmendu du Pako Arizmendi, EAJ-PNBren herrialde presidenteak : « gure lurraldearen errealitateei eta beraz biztanle guzien beharrei egokitutako tokiko egitasmoak bultzatu. Azken finean, nahi dugun hurbilatsuna eraiki. Lehen esparru demokratikoa da herria eta bakotxak mail hortan erabaki behar dugu. Beti danik herri eta herri elkargoen mail horietan antolatu eta antolatzen da EAJ-PNB. Deserdiratze gehiagoren alde lan egin eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko lankidetzaren molde guziak mantendu eta bultzatu ». 

EAJ-PNBren hautagaiak defendituko duten gai nagusiak zehaztu ditu : « euskara, tokiko garapen ekonomikoa, baina bereziki herri hauteskundeetan girenen gatik, mugikortasuna, etxebizitza edo hiri antolaketa. Horiek dira herri eta Euskal Elkargoaren mailetan landu nahi ditugun gai nagusiak ». Beñat Arrabitek, euskararentzat, Panpi Etchegarayek, mugikortasunarentzat eta Jean Tellecheak, garapen ekonomiko jasangarriarentzat, programa horren ardatz nagusiak zehaztu dituzte.

EAJ-PNBk 16 hautagai aurkezten ditu Iparraldeko hiri nagusietan : Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña, baita ere Lapurdi barnekaldeko herri batzuetan eta Baxe Nafarroa edo Xiberoko herri batzuetan ere. Gaur, 2 auzapez jeltzale berriz hautagai bezala aurkezten dira, hurrengo hauteskunde horietan : Beñat Arabit, Arrosan eta Alain Dubois, Makean.  

Prentsaurreko honen gomita nagusia zegoen Eneko Goia, Donostiako auzapeza. Berak, Donostian EAJ-PNBk eramaiten dituen ekintza batzu zehaztu ditu : « Donostia, euskararen erabilera sustatzeko lanetan murgilduta dago esparru guzietan, eskolekin, kirol munduarekin, kultura munduarekin, merkatariekin edo ostalaritzarekin lan eginez. Mugikortasuna da hiriaren erronkarik handiena, hiria hobetzeko eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko hartu ditugun konpromisoak betetzeko. Obretan adibidez, Topoarena, Hendaia eta Donostia lotuko dituena lasterrago. Garapen ekonomiko jasangarrian, gure hirian da ezagutza, teknologia berriak eta ikerketa sustatzea. Horietan Talent House II programa bururatzea da ikertzaileak erakartzeko edo elektromugikortasun arloan erreferentzizko zentrua eraikitzea. Turismo jasangarria Iparraldearekin landu behar da. Azkenik, etxebizitzan, hiria kezkatua da prezio altuenen gatik eta babes ofizialeko bizitegien aldeko apustua egiten du. Alokailuan eta bereziki gazteei jadanik dauden 2000 etxebizitza baino gehiago eginen ditu hiriak. Guttienezko %50eko bizitegi publikoak eremu berrietan sustatuko ditu hiriak ».

 

Martxoaren 15 eta 22ko Herri eta Elkargorako hauteskundeen

EAJ-PNB Hautagaien zerrenda

 

Izena-Deitura                                   Herria                                    Zerrendaburu

 

Lapurdi

Sophie Laplace                                 Baiona                                    Jean René Etchegaray zerrenda       

Christophe Lamboley                        Biarritz                                    Guillaume Barucq zerrenda

Manuel Bakero                                 Donibane Lohizune                   Jean François Irigoyen zerrenda

Jean Marc Quijano                            Donibane Lohizune                   Jean François Irigoyen zerrenda

Gaxuxa Elhorga-Dargains                  Donibane Lohizune                   Jean François Irigoyen zerrenda

Ioan Hacala                                      Ziburu                                    Henri Hirigoyemberry zerrenda

Iñaki Ibarloza                                   Ziburu                                    Henri Hirigoyemberry zerrenda

Jean Tellechea                                  Urruña                                    Francis Gavilan zerrenda

Sébastien Hiribarren                          Urruña                                   Francis Gavilan zerrenda

Alain Dubois                                     Makea                                    Alain Dubois zerrenda – oraiko auzapeza

Peio Etxeleku                                    Kanbo                                    Christian Devèze zerrenda

   

Xiberoa

Gilles Choury                                    Ezpeize-Undüreine                 Michel Ibarra zerrenda

Daniel Daraspe                                 Berrogaine-Lahünze               Thierry Perrot zerrenda

Philippe Duhalde                               Bildoze-Onizepea                   Sandrine Jaureguy zerrenda

 

 

Baxe Nafarroa

Beñat Arrabit                                    Arrosa                                    Beñat Arrabit zerrenda –oraiko auzapeza

Panpi Etchegaray                              Arrosa                                    Beñat Arrabit zerrenda – oraiko 1. auzapezordea

 

 

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP