Artxibak
2020/04/09
Aberri Eguna, EAJ-PNBren haur izigarria
Koronabirusaren gatik bizi dugun konfinamendu denboraldi honek igande hontako Aberri Egunaren ospakizuna aldatuko du. Baina Aberriari zor diogun atxikimendua molde berezi batez adieraziko dugu. Igandeko, deialdi xume eta sinbolikoa : ikurriña bat ezarri bere balkoian. Atzo frankismoak ospakizun hau ez badu ezeztatu, gaur, koronabirusak ez du hori lortuko ! Egia erran, EAJ-PNBk asmatu Aberri Egunak historia zalapartatsua bizi izan du.
Katea ez da eten
Egoera hau irakurketarentzat moldatua dela ikusita, hala ekitaldi horren historia labur bat. Beste aberri mailako erakunde batzu bezala, hala nola, ikurriña edo Euskaltzaindia, mugimendu jeltzaletik ateratzen da ere Aberri Eguna. Aberriari eta EAJ-PNB, bere askatasunerako tresna egokienari dugun atxikimendu bikoitza lehenik ondare bati loturik da. Euskal historia idatzi duten arbasoen urratsen jarraian jartzen gira. 1895an EAJ-PNVren sorrerarekin abiatu lekuko-lasterkaldian parte hartzen dugu ere. Belanauldi berriei esker jarraituko da. Katea ez da eten. Baina, zoin da Aberri Eguna etapa berezi hori ?
1963an lehen aldiz Ipar Euskadin, baina ez Hegoaldean
Zoin da bere urtearen sorrera ? 1963 batzuentzat menturaz. Itsasuko 1963ko Aberri Egunean hasten da ofizialki Enbata mugimendua. Horrelakorik etzen behin ere gertatu oraindik Ipar Euskadin. Baina ekitaldi hau ospetsua izan bazen ere, ohitura bizikor batean sartzen zen jadanik. Aberri Eguna 1932an hasten da, 31 urte aintzinago.
1932, itxaropenaren urtea
1930an, Espaniar erregeak kanporatutako Primo de Rivera-ren diktaduratik ateratzen zen Hego Euskadi eta Espaniar Estadoa. 1931ko Apirilaren 14an aldarrikatu II. Errepublika gazte eta ahula xutik ezartzen da Eskuin tradizionalistak eta faxista mendekutzaileen parean. Errepublikaren zatia, itxaropenaren garaiari lotua zen euskal abertzaleentzat. Haien lagun katalandarrek Errepublikarren gandik autonomiaren eskuratzea hitzartu zuten beren sustenguaren truke. 1930an. 9 urte lehenago galdu batasuna berreskuratzen zuen EAJ-PNVk, 2 zatien batasun berriari esker : lehena, Comunion Nacionalista Vasca, handiena eta moderatsuena, bigarrena, deitutako Aberria, ttipiena eta gogorrena. Berriz indarturik, autonomiaren borrokan sartzen zen ere EAJ-PNV Hego Euskadirentzat, Errepublikaren lehen hilabeteetatik goiti.
Zergati ezberdinak
1931an, Bilboko karriketan Abandoko Sabino Aranaren etxearen ondoan bururatu zen manifestaldi anti-foralista bat. Antonomiaren aldarrikapenaren aintzinean zegoen EAJ-PNVk erabakitzen du ihardestea. Irlandar Bazkoa eta 1916ko altxamenduaren orroitzapenean, berpiztearen ikurra bereganatzen du, garai hortan katolikoa zegoen EAJ-PNBk. 1932an, Sabino Aranak bizi izan zuen aldaketa nagusi baten 50. urtebetetzea ospatzen zen ere. 1882an, Luis anaiarekin ukan solasaldi baten ondorioz, Euskal Herria aberria zela agertu zitzaion.
Bat bateko ustegabeko arrakasta
Euskal aberriaren berpizkundearen aldeko manifestaldi herrikoi eta erraldoia antolatu zuen Luis Arana buru zuen EAJ-PNVk. Aberri Eguna sortu da. Lehena, Bilbon iragan zen, 1932ko Bazko igandean. 50 000 eta 70 000 arteko jendea bildu zen ekitaldi hortara. Arrakasta horrek eskuindarrak ere harritu zituen. Aberri Eguna urteroko hitzordua bilakatu zen, Bazkoko egunean. 1933an Donostian, « Euzkadi-Europa » lelo ikusmen handikoarekin, faxismoen igoeren garaian. 1934an, Gasteiz-en eta 1935an, Irunean. Hego Euskadiko lurralde historikoen hiri nagusi bakotxak ospatu zuen ekitaldi hau. Komunikazio hedabideen ahal mugatuen garai hortan, jendeen baitan euskal abertzaletsunaren ideia eta sentimendua gizarteratzen eta errotzen lagundu zuen ekitaldi honek.
1937tik goiti, Aberri Eguna = erresistentzia
1936an, egoera pizu eta guda zibilaren abiatzetik aste batzu lehenago ospatu zen Aberri Eguna, toki ezberdinetan, Eibarren adibidez. Autonomi Estatutua lortuz geroz, 1936ko Urrian sortu Eusko Jaurlaritzak ekitaldi horren antolatzeko erabakia hartu zuen, bateragarriagoa bilakatuz. 1937an, guda zibilaren tragediaren erdian, gudariek egin trintxeren Aberri Eguna bilakatu zen. Frankismoaren garaian debekaturik zegoen. Lehen urteetan, euskal presoek ospatzen zuten halarik ere. Egun hortan arropa ederrenak ezartzen zituzten eta dantza pausoak egiten ere zaintzale harrituen aintzinean, jakin gabean, Bazkorako erlijio ohitura bati lotuz ! Urte pizu horien baitan, Aberri Eguna ospatzen zuten diasporan eta herbesturik ziren Euskaldunak, munduan gaindi edo Ipar Euskadin, Donibane Lohizunen, Baionan. Hego Euskadin, etxeetan ospatzen zen.
Aberri Eguna publikoak eta debekatuak
Oldar berri baten urtea izan zen 1963a, berpizte kultural baten garaian. Itsasun, Enbatak antolatutakoa, Aberri Eguna publikoen berriz antolatzeko ideia piztu zuen, frankismoaren mehatxua gainditzeko nahiarekin. 1964an, Gernika hiri martirioan antolatzea erabakitu zen pesta herrikoi horren berpizteko. Frankisten indar armatuak gainditurik gelditu ziren, jendaldearen aintzinean. Reuters agentziako argazkilari batek euskal erresistentziarako mitikoa bilakatuko zen argazki bat hartu zuen. Militante bat bizkarrez hartua euskal askatasunen zuhaitzaren aintzinean, agurra egiten ari.
Leizaola Lehendakaria ordu batzuentzat bere herrian
1974an, herbestean zegoen Leizaola lehendakariak Gernikara itzuli zen isilean ordu batzuentzat. 1977a arte, oposaketaren aldean ziren alderdi abertzaleak eta espaniar eskerrekoak Aberri Eguna ospatzen zuten, horietan PSOE eta Alderdi Komunista, euskal herritarren burujabetza aldarrikatuz. Prozesu demokratikoari esker, ekitaldi horren egiteko baimena berreskuratu zen. Orain arte urtero egiten da EAJ-PNB, Ezker abertzalea eta berrikitan Hego Euskadin, Podemos-en eskutik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09