Artxibak
2020/09/01
Euskadi, eskuin muturraren aurkako lurra
Peio Etxeleku, Errobi poloaren erreferenteak eta Pako Arizmendi, EAJ-PNB-ren Ipar Euzkadiko burua-k irmoki kondenatzen dute azken egunotan, Kanbo eta Ezpeleta herrietan agertutako mezu arrazistak eta pozointsuak.
Aspalditik kanpoko eraginetaz aberastu gure euskal nortasun idekiak ez du ezer ikustekorik nortasun baztertzaile eta garbitasun osoaz dagoen mezu horietan. Horrelako espresio modu bortitzek elkarbizitzaren aurka, iritzi ezberdinen arteko solasaldiaren aurka eta orohar, adierazpen askatasunaren aurka jotzen dute.
XX. mendeko Historia latzenean igortzen gaituzte, nazismoa eta faxismoa poderean zirelarik, Alemanian, Italian eta Espanian. Ideologia horien aurka zuzenean borrokatu da EAJ-PNB, Espaniaren guda zibilean, Frantses erresistentzian eta frankismoaren garaian. Historia latz horrek erakusten digu ez dugula inoiz utzi behar aintzinatzen horrelako taldetxo fanatikoak.
Kanboko herriak, mezu arrazista horien egileen aurka abiatu auziak sustengatzen ditugu. Ondoko asteetan, tokiko hautetsiekin batera, hezkuntza munduan ekimen batzu abiatu beharko ditugu, mezu horien larritasunaz eta horren azpian dagoen herraz ohar daitezen gazteek.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09