Artxibak
2020/10/16
Euskararen babespen Estatutu bat ezinbestekoa da egonkortasun juridikoa irabazteko
Joan den Uztailan, Hiriburuko murgiltze klase baten idekiduraren kontra agertu ondoren, atzoko murgiltze erakaskuntza jarraipenaren aldeko Estadoaren bat bateko aldaketak lasaitu gaitu Eaj-pnb-n.
Euskararen lurralde estatutua
EUSKARAREN LURRALDE ESTATUTUA - 2018/12/04
Erronka nagusia zen : euskararen berpiztearen itxaropena, neurri handi batez, erakaskuntza eredu hortatik atera belanauldi berrien gain da.
Bat bateko aldaketa honekilan, Estadoa berak erakusten digu Uztailan gertatu blokeoa, politikoa zela eta ez juridikoa, salatu genuen bezala. Egoera kezkagarri hau desblokeatu du tokiko ahobatezko salatzeak. Euskara ez da horrela egoiten ahal politiko nahien araberaren menpe. Estado fidagarri bat behar du, egonkortasun politiko eta juridikoaren bermatzaile.
Hizkuntz guttitu batek oinarrizko hiru zutabe behar ditu : gizarte nahikeri handi bat, hizkuntz politika nahikor bat eta ingurumen juridiko egonkorra eta babeslea. Ipar Euskadin, gizarte nahikeri handiak hizkuntz politika baten hasiera ekarri du, 2000. urteetaz geroztik. Ingurumen juridiko babeslean ez da deusik oraindik. Gertakari kezkagarri honek bide berri bat erakutsi behar digu : Frantses Estadoarena, Eaj-Pnb-k proposatu Euskararen Estatutu babeslearen alde. Horrekilan, euskarak irabaziko luke ingurumen juridiko babesle bat eta esparru publikoan euskararen baliatzeko askatasunaren bermea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09