Artxibak
2020/11/25
EBBren adierazpena azaroaren 25ean, Emazteen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta
Nazio Batuen Erakundeak 'Emazteen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna' izendatu zuen Azaroaren 25a. EAJ-PNBren aldetik, beste behin ere adierazten dugu erabat gaitzesten ditugula emazteen aurka dimentsio guztietan egindako indarkeria-adierazpen guztiak, eta gure konpromisoa berritu nahi dugula gaitz horretatik aske biziko den gizarte bat eraikitzeko.
Emazteen kontrako indarkeria, giza eskubideen urraketa larria da, bateraezina da giza duintasunarekin eta bizitza publiko eta pribatutik desagerrarazi behar da. Edozein emaztek ez du merezi tratu txarrak jasatea. Inork eta ezerk ez du justifikatzen emazte baten kontrako indarkeria baliatzen duen gizona.
Euskal herritarrok indarkeria matxistaren kontrako borroka zail eta beharrezko honetan, 2020ko azaroaren 25 honekin, beste zailtasun bati egin behar diogu aurre. Covid19-ak osasunean, gizartean, ekonomian eta kulturan ekarri dituen ondorio suntsigarriez gain, pandemia hau oso eragin desberdina izaten ari da emazte eta gizonen artean. Hainbat adierazlek erakusten dute emazteak direla pandemiaren ondoriorik kaltegarrienak sufritzen ari direnak. Egoera sozial eta sanitario latz honetan, genero indarkeria sufritzen duten emazteak eta salerosketa eta esplotazio sexualaren biktima diren emazteak zaurgarritasun egoera larrian dauden gizataldeak dira, itxialdiak beren erasotzailearekin bizitzera boztxatzen baititu. Ez dugu ahaztu behar krisi egoera honek emazteei beste hainbat dimentsiotan eragiten diela, besteak beste lan merkatuan sartzeko orduan planteatzen zaien zailtasun erantsi gisa zein adineko pertsonak edo gaixoak zaintzeko ardurei erantzun behar zaienean, lan horiek, neurri handi batean, emazteen ardurapean jartzen baitira.
Desberdinkeria dago emazteen kontrako indarkeriaren sorreraren oinarrian eta, beraz, indarkeria hori desagerrarazteko lanari berdintasun politiketatik heldu behar zaie. Beharrezko jotzen dugu erakundeen Berdintasun Sail eta departamentuetatik berdintasun politika publikoak garatzea eta indartzea, krisi honek ez dezala ondorio modura ekarri desberdintasun egoeren ugaritzea edo areagotzea, ezta berdintasunean eman diren aurrerapausoetan atzera egitea ere. Gure erakundeen lehentasunetako batek izan behar du emazteen kontra egiten den indarkeriaren biktimak artatzeko zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzea, eta babes honek, logikoa denez, barne hartu behar du zerbitzu horiek arintasunez eta eraginkortasunez ematea.
EAJ-PNBri dagokionez, gure zeregina da orain arte abian jarri diren berdintasun planei jarraipena ematea eta indarkeria matxistari aurre egiteko neurri estrukturalak abian jartzea, emazteen kolektiboekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean, baina baita gizarte osoarekin ere.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09