Artxibak

2021/01/21

Frantses lehen ministroari, gutunez zuzendu da Urkullu Lehendakaria

Urkullu Lehendakariak bere kezka helarazi dio lehen ministroari, Frantziar Estadoak hartu neurri murriztatzaileen gatik, Frantzia eta Espaniaren artean.

rss Ezagutzera eman
Frantses lehen ministroari, gutunez zuzendu da Urkullu Lehendakaria

ARGAZKIA JAITSI

Mugako zortzi guneen hesteak hainbat arazo sortzen ditu mugazgaindiko hiritarrentzat. Urtarrilaren 11an, Frantziak zortzi pasagune hetsi ditu zehaztugabeko iraupen batentzat terrorismo mehatxuaren parean. Pirineo Atlantikoaren departamenduko prefetaren aldarrikapen baten ondorioz hedatu da berria. Berak aintzinatu zergatiak dira : « mugako zainketa ahal bezain bat ongi egitea eta indartzea ».

Egun guziz, bereziki lanean hartzeko, Hegoaldeari edo Iparraldeari begira, muga gainditzen duten 4000tik 5000 arteko pertsonentzat, egoera oso zailagoa bilakatu da azken egunotan. Orokorkiago, bitxikeria da ikustea Frantzia-Espaniaren muga osoa ez hetsia izaitea.

Mugaren hesteko beste aterabideak ikertzea proposatzen ditu. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen buru gisa, igorri du gutuna.

Orain errepikatzen den galdea

Pedro Sanchez, Espaniar gobernuari eta Jean Castex, lehen ministroari zuzendu zaie Urkullu Lehendakaria, jakiteko zergatik bi Estadoko muga guneak hetsiak izan diren. 2020ko Maiatzaren bukaeran, Pedro Sanchez eta Edouard Philippe garai hartako Lehen ministroari adierazi zizkien proposamen bat gutunez, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen biztanleentzat mugazgaindiko mugikortasuna hedatzeko nahian.

EAJ-PNBk galdegiten dio Frantziar Estadoari, bi Estadoen artean dagoen Euskal Herria-ren lurraldearen berezitasuna eta bere biztanleen bizitzeko moldea kontutan hartzea. Terrorismoaren edo COVID pandemiaren aurkako borrokarentzat hartu erabakiak ulertgarria badira ere, euskal biztanleriak ez du erabaki horren ondorioak pairatu behar. Errepikatzen ari den tendentzia da. Unkituak diren lurraldeetako erakundeekin kontsultaren egiteko ohitura hartu behar du Frantziar Estadoak.

Frantziar eta Espaniar Estadoek antolatzen duten mugen hestea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua, Euskal Elkargoa eta Pirineo Atlantikako departamendu Kontseiluen arteko lankidetzan egitea deitzen ditu EAJ-PNB-k.

Argazki kreditua : Eusko Jaurlaritza, web gunea : www.irekia.eus

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP