Artxibak

2021/02/11

Donapaleu eta Mauleko hospitalen arteko lankidetza batentzat

Mauleko hospitalaren egoera gero ta zailagoa egonezina bilakatu denaz kezkatzen da EAJ-PNB.

rss Ezagutzera eman
Donapaleu eta Mauleko hospitalen arteko lankidetza batentzat

ARGAZKIA JAITSI

Mauleko hospitalaren egoera gero ta zailagoa, egonezina bilakatu denaz kezkatzen da EAJ-PNB. Hainbat urteetan zuzendaririk gabe, hospitale hau Oloronekoaren menpean dago eta ibilltzeko eta inbertitzeko gaitasuna galdu du : zunzendaritza postuen galera, Oloronekin hitzarmen baten errespetu gabezia. Egoera hau ez da hobetuko baserriko hospitaleekin zuzendu kreditoen urritasunarekin. Mauleko hospitaleak ez du egoera hau pairatu behar.

Mauleko auzapezaren proposamenaz estonatzen da EAJ-PNB, Mauleko hospitalaren autonomiaren berreskurapena galdegiten duelarik. Ezin du ahantzi Oloronekoarekin izan hurbiltasuna bere ezintasunaren teknikoa eta finantzieroa sortu zuela.

Mauleko hospitaleak euskal kostaldearen hospitalak duen sarearekin hurbiltzearen bidea jorratu behar dela dio EAJ-PNBk. Sare hortan daude Donapaleu eta Izpurako zentroak. Mediku eta Xiberoko osasun profesional gehienek aterabide hori aldarrikatzen dute.

Frantses Estadoari jarrera zuzena eta arduratsua ukaitea galdegiten du EAJ-PNBk, Xiberotarrak Iparraldeko beste Euskaldunetaz, urruntzea utziz, momento berean, Euskal Elkargoak tokiko osasun hitzarmena hartzen duelarik.

Xiberoa, Nafarroa-Euskal Kostaldearen osasun eremuari lotzea da jokatzen dena Maule eta Oloroneko hospitalen arteko ibilmoldearen porrotarekin.

Argazkia : Mauleko hospitalea - Argazki kreditua : @République des Pyrénées

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP