Artxibak

2021/03/04

« GUK egingo dugu-NOUS AUTRES nous le ferons », EAJ-PNBk Martxoaren 8a ospatzeko abian jarri duen kanpainaren goiburua

Talde jeltzaleak bere alderdikideak eta alderdizaleak animatu nahi ditu argazki bat ateratzera, borroka feministaren irudi ikonikoa hartuz eta irudi horretako protagonistaren keinu berbera eginez, eta argazki hori sare sozialetan partekatzera Emazteen Nazioarteko Egunaren kariaz.

rss Ezagutzera eman
« GUK egingo dugu-NOUS AUTRES nous le ferons », EAJ-PNBk Martxoaren 8a ospatzeko abian jarri duen kanpainaren goiburua

ARGAZKIA JAITSI

‘GUK egingo dugu. NOUS AUTRES nous le ferons ». EAJ-PNBk gaur bertan abian jarri duen kanpainaren goiburua da, Martxoaren 8an, astelehena, Emazteen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo aldarrikapen-ospakizuna Covid-19aren pandemiak eta osasun agintaritzak ezarritako arauek baldintzatuta dago, mugatuta baitaude mugikortasuna eta pertsonak elkarretaratzeko posibilitateak. Hori dela eta, talde jeltzaleak alderdikideak eta alderdizaleak animatzen ditu ospakizun honekin bat egitera, baina eskatu die sare sozialen bidez egitea, arduraz eta seguritatearekin egiteko.

Bigarren mundu gerran Rosie “errematxatzailea” industrian lan egitera joan behar izan zuten emakumeen indarraren erakusle izan zen. Beren lana aldarrikatzeko ,”We can do it!” goiburua aukeratu zuten -Guk egin ahal dugu-, ordura arte bezala etxeko lanez eta etxeko txikiak zaintzeaz arduratzen ziren bitartean.

Lau hamarkada pasatu behar izan ziren denok ezagutzen dugun “We Can Do it! Poster hura ezagun bihurtzeko, emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren sinbolo bihurtuz. 80 urte geroago, EAJ-PNBk alderdikide eta alderdizaleei proposatzen die, argazki baten bidez, orduko irudi ikonikoa erreproduzitzea .

Talde jeltzaleak hau dena azaldu du Nerea Melgosa EBBko Berdintasun Arloko burukide arduradunak iragan astean Herri Buru Batzarrei eta Herrialde Buru Batzarrei helarazi zien idazkian “Gaur, 80 urte geroago, Rosie “errematxatzailea” emakume estatubatuarra baino, munduko milioika emazte dira. “We Can Do It” mezu horren gibelean dago “Zuk ere nahi duzun guztia egin dezakezu. Eta inortxok ezin dizu kontrakoa erran”. Azken 80 urteotan asko aintzinatu da emazteen eta gizonen arteko berdintasunerako bidean, baina bide luze-luzea geratzen zaigu oraindik. Horregatik animatzen zaitugu Martxoaren 8a gurekin ospatzera” , erraiten du eskutitzak.

Nola? Oso erraz. Ekimenarekin bat egin nahi duten emazteek, alderdikideek edo alderdizaleek, argazkia atera dezakete beraiek nahiago duten eran ( gorputz osoa, besoaren detaile bat, zapia jarrita edo zapirik gabe, mahuka jasota edo jaso gabe), hori bai, maskara kirurgikoa eraman beharko dute argazkia erakutsi nahi badute. Irudia eginda, sare sozialetan argitaratuko dute eta EAJ-PNBko guztiekin partekatu #GukEgingoDugu traolarekin. Nahiago badute argazkia whatsapp bidez bidal dezakete 688772586 telefonora edo mezu elektroniko batean prentsa@eaj-pnv.eus helbide elektronikora, izena eta herria adierazita.

Euzkadi Buru Batzarrak gizonak ere deitu ditu ospakizun honetan parte hartzera, benetako berdintasuna lortzea emakumeoi eta gizonoi neurri berean dagokigun erronka eta zeregina delako. Gauzak horrela, ekimenarekin bat egin nahi duten alderdikideek, herri kargudunek eta alderdizaleek beren sare sozialetan partekatu ahal izango dituzte emazteek argitaratuko dituzten irudiak, emazteak baitira pandemiak baldintzatuta ospatu beharko den Martxoaren 8 honetako protagonista nagusiak.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP