Artxibak

2021/03/05

Covid19 : Iharduera zozialen itzulera aurreikusi beharko luke Ipar Euskadik

EAJ-PNBk ohartarazten du Pirineo Atlantikako departamendua eta Ipar Euskadi, 100 000 biztanlerien 50 kasu positiboen inzidenzia tasaren hein kritikoaren pean direla, Covid19 pandemiaren hedapenari begira.

rss Ezagutzera eman
Covid19 : Iharduera zozialen itzulera aurreikusi beharko luke Ipar Euskadik

ARGAZKIA JAITSI

Martxoaren 01ean, 49.9 heinean ginen. Covid19ari begira, guttienik unkitutako bigarren departamendua gira. Beste datu batzu, ospitale oheen okupazioa bezala, baikorrak dira ere.

Erantzukizunari eta pragmatismoari deitzen du EAJ-PNB-k, tokian berean eta elgarrekin ongi preparatzeko, ekonomia eta gizarte alorretan bereziki igurikatuak diren iharduera batzuen berabiatzea. Inzidenzia tasa hein kritikorik urrunduz badoa, ostatu, jatetxe, ikuskizun gela, zinegelen idekitzeak, baina ere kanpoko kirolen egiteko posibilitatea behar lituzke esperimentatu Ipar Euskadik, prebentzio neurriekin : jendeen kopuru mugatzea eta aipatu distantziarako neurriekin.

Alderdi federalista gisa, EAJ-PNBk subsidiariotasuna defenditzen du : tokian berean, gauzatu neurri eraginkorrenak. Lurraldeen araberako egoera oso ezberdinak erakusten ditu Covid19aren pandemiak. Ahal bezain bat hurbil eta tokiko egoeren arabera kudeatu behar da krisi hau. Lurraldeen araberako egokitzapena guttitzen du erabaki nazionalaren dispositiboak.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP