Artxibak
2021/03/08
EBBren adierazpena Martxoaren 8a, Emazteen Nazioarteko Egunean
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1975ean ezarri zuen martxoaren 8a Emazteen Nazioarteko Eguna izanen zela. Harrezkero, egun horretan gogoratzen dugu emazteen borroka bai eta historian zehar emazteen lan-eskubideak, ekonomikoak, politikoak eta sozialak aldarrikatu dituzten pertsonena ere. EAJ-PNBk aitortzen eta aldarrikatzen du eskubide horiek lortzeko bidean aurre egiten jarraitzeko egin den lan eskerga.
Euskadi aitzindaria izan da, eta da, berdintasun politikak bultzatzeko eta sustatzeko orduan. Izan ere, Eusko Legebiltzarrak 2005ean onetsi zuen Emazte eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ezarpena aurrepauso nabarmena izan zen emazteen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko ekinean.
Aurrepausoak eman direla argi izan arren, mundu osoan, baita gure inguruan ere, emazteenganako desberdintasunek eta diskriminazioek bere horretan jarraitzen dute. Beste batzuekin gurutzatzen diren diskriminazioak dira, hala nola klasea, etnia, adina, kultura, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste. Diskriminazio horiei aintzin egiteko konpromisoa hartzen dugu alderdi politiko gisa eta, beraz, gure ekintza politikoan eta gure proposamenetan kontuan hartzekoa.
Hala, 2021eko martxoaren 8 honetan, gure konpromisoa adierazi nahi dugu, gure Herriko emazteen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko egin beharko dugun lan irmo, kementsu eta saiatua egiten jarraitzeko. Erabakimen hori berori islatzen da aurten egun hori ospatzeko erabiliko dugun goiburuan: ‘GUK egingo dugu-NOSOTRAS lo haremos’.
Covid-19ak eragin duen pandemiak agerian utzi du, inoiz baino gehiago, zaintza-lanek berebiziko garrantzia dutela bizitzari eusteko. Zaintza esparruko langileen lan-kontratuak oso feminizatuta daude, eta ez dira behar bezala baloratzen. Horregatik, martxoaren 8an bereziki azpimarratu nahi dugu zaintza-lanak ikusarazi, baloratu eta partekatu behar direla emazteen eta gizonen artean, erakundeen eta gizarte osoaren artean. Zaintza balioesteko eta garrantzia emateko eta ekitatez banatzeko beharra, feminismotik aldarrikatzen den eta hainbat esparru programatikok jasotzen duten bezala, hauen artean, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda, NBEk bultzatua, edo EAEko Emazteen eta Gizonen Berdintasunerako Plana bera, besteak beste.
Krisi-uneak izan daitezke, halaber, behar ditugun gizarte-eraldaketarantz aurre egiten lagunduko duten aldaketak eragingo dituzten aukera-uneak. Ildo beretik, Covid-19ak sortarazi duen krisiak aukera paregabea izan behar du dauden dinamikei aintzin egiteko, aurre egiteko eta indarrak batzeko, berdintasunezko gizarte bat eraikitzera begira, emazteentzat eta gizarte osoarentzat onuragarria izango dena, hain zuzen.
Emazteen eta gizonen arteko desberdintasuna gizarte gisa dugun erronka nagusienetakoa da. Erronka hori gainditzeko, ahalegin guztiak egin behar ditugu berdintasunezko balioetarantz aldatzeko, hezkidetzarako baliabideak areagotuz, zainketen erantzunkidetasunean aurre eginez, berdintasunaren arloko sentsibilizazioa sustatuz eta emazteen aurkako indarkeria matxistari aurre hartuz, batez ere belaunaldi gazteenen artean. Gure goiburuak esaten duen legez: ‘GUK egingo dugu’.
Emazteek azken urteotan guztiotan egin duten bidea da agenda publikoen aldetik erdietsi den lorpenik nagusienetakoa, eta lan egiten jarraituko dugu hala izan dadin. Horregatik, EAJ-PNB osatzen dugun pertsona guztien jarrera aktibo eta proaktiboa bultzatu behar dugu, bakoitzak bere eragin-esparruan lan eginez. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNBren aldetik, ondorengoak hitzematen ditugu:
1.-. Emazteen eta gizonen artean berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko urrats sendoak ematen jarraitzea, balio-aldaketa sustatuz, norabide horretan aurre egiten jarraitu ahal izateko.
2. Herritarrak kontzientziatzea berdintasunaren gizarte-balioaz eta horrek gizarte aurretua lortzeko dituen ondorioez.
3.- Gauden erakundeen aldetik berdintasun politikak bultzatzen jarraitzea.
4.- Gure herri kargudunentzat berdintasunari buruzko prestakuntza diseinatzeko eta emateko plana garatzea.
5.- Agenda publiko eta pribatuan lan egiten jarraitzea, bizitzan zehar besteok eta nork bere burua zaintzeko politikak bultzatzeko, erantzunkidetasuna bultzatuz.
6.- Zainketa-lanak ikusaraztea, balioestea eta emazteen eta gizonen artean banatzea, baita esparru publiko eta pribatuaren artean ere, oro har, erakundeen eta gizartearen artean.
7. – Emazteen kontrako edozein indarkeria salatzea.
8.- Emazteen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko egingo diren jarduerak eta ekitaldiak babestea, baita indarkeria matxistaren kontra egingo direnak ere.
Azken finean, gure konpromisoa berretsi nahi dugu gizarteak planteatzen dituen erreklamazio eta eskakizunei erantzukizun osoz erantzun diezaiegun. Eta pandemiak ekarri duen egoeran ospatu beharko dugun Emazteen Nazioarteko Egunean, emazteen elkarteei, elkarte feministei, emazte guztiei eta hiritargo osoari eskatu nahi diegu eguna ospa dezatela podere publikoak ezarri dituen prebentzio eta osasun jarraibideak betez. Aldez aintzinetik, gizarteari eskertu nahi diogu indarrean dauden osagarri neurri guztiak errespetatzeko betetzeko orduan erakutsi duen erantzukizuna. Eta gure alderdikide eta alderdizale guztiei proposatu nahi diegu parte hartzera anima daitezela Euzkadi Buru Batzarraren aldetik aurtengo Martxoaren 8a betiko aldarrikapena eginez baina, aldi berean, era seguru eta arduratsuan ospatzeko abiarazi dugun kanpainan. Xehetasunak ondorengo estekan ezagutu daitezke:
https://www.eaj-pnb.eus/eu/artxibak/51470/guk-egingo-dugu-nous-autres-nous-le-ferons-eaj-pnb
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09