Artxibak
2021/04/07
Euskararen erakaskuntzarako lege babespenaren indartzea baieztatu
Hizkuntz guttituen promozio eta ondare babespenari buruzko legea eztabaidatua izanen da Aprilaren 08ko Ostegun hontan, Frantses Legebiltzarrean. Testuaren eduki definitiboan baitezpadakoa izanen da bozketa hori.
Neurri nahikorrenak baztertuak izan ziren eztabaidaren lehen irakurketan.
Hainbat urtez, Paul Molac deputatu bretoindarrak eraman duen lan jarraikorra, gure hizkuntzen aldeko babespen legalarentzat, agurtzen du EAJ-PNB-k. Askastasunak eta Lurraldeak taldearen deputatuak eraman dute ere azken lege proposamen hau.
Aintzinamendu garrantzitsu batzuen baieztapena galdegiten du EAJ-PNBk : eskola publikoan murgiltze sailaren onarpena, beste herri batean hizkuntz guttituen kurtsoak jarraitzen duten ikasleen eskolatzearen diruztatze argiagoa bizi diren herriaren gandik eta ikasle guziei hizkuntz guttitu baten erakaskuntza proposatzea.
Jadanik pratikan egiten den seinaletika elebidunen lege onarpena galdegiten du ere EAJ-PNBk.
Frantses Legebiltzarra, lehen irakurketan baino nahikorrago izanen dela eta Iparradeko diputatuek baiezta dezaten beren sustengua testu honi espero ditu EAJ-PNBk. Eskola pribatuen diru laguntzei buruzko testu nahikorrenak baztertu zituen.
Argazki kreditua : @Agence.Photomobile
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09