Artxibak

2021/04/08

Azkenean Eskualde hizkuntzen alde engaiatzen da Frantses Legebiltzarra

Gaur Apirilaren 08an Ostegunean, Frantses Legebiltzarrean, Eskualde hizkuntzen aldeko lege proposamen bat eztabaidatu ondoren, euskara eta gaskoiaren aldeko aintzinamenduak agurtzen ditu EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Azkenean Eskualde hizkuntzen alde engaiatzen da Frantses Legebiltzarra

ARGAZKIA JAITSI

Murgiltze sailaren onarpena erakaskuntza publikoan, beste herri batean eskualde hizkuntzen kurtsoak jarraitzen dituzten ikasleen eskolatzearen diruztatzea indartzea, bizi diren herriaren gandik, eskualde hizkuntzen erakaskuntzaren proposamena egitea ikasle guziei, seinaletika elebidun eta eleainitzen onarpen legala.

Iparralderako, horrek erran nahi du bereziki, murgiltze publiko klaseen idekitzea, esperimentaziotik pasatu gabe, baina ere euskara eta gaskoiaren erakaskuntza proposamena indartzea edo seinaletika elebidun eta eleainitzak ez izaitea Auzitegi baten mehatxupean.

Frantses hizkuntzaren maila ez da mehatxatua. Alderantziz. Hezkunde nazionalaren ebaluaketa batek argiki erakusten du murgiltze sistemako ikasleak hobekiago badakitela euskara eta frantsesa, adibidez. Ikasle gazteen elebitasun eta eleainiztasunaren alde daude antzinamendu hauek. Beren lurraldea ezagutu eta maitatuko dute, beste errealitate kulturalak ezagutzeko nahia sustatuz ere.

Lehen aintzinamendu legal hauek baino haratago joanez, Iparralde bezalako punttako lurralde batek euskararen estatutu bat beharko luke eskuratu, beste berme juridikoak bereganatuz gaur onarturik ez diren neurriak esperimentatuz eta denborarekin elebitasuna orokortzeko esparru publikoan aipatu eskualde hizkuntzen erabilera sustatzeko.

Argazki kreditua : @Agence.Photomobile

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP