Artxibak

2021/05/21

Euskararen berpizteko esperantza hiltzen du Kontseilu Konstituzionalak

Kontseilu Konstituzionalak, hizkuntz guttituen aldeko Molac legearen aurka hartu duen erabakia salatzen du EAJk. Sekulako gibelaldi bat da horien promozioan.

rss Ezagutzera eman
Euskararen berpizteko esperantza hiltzen du Kontseilu Konstituzionalak

ARGAZKIA JAITSI

Neurri larriena da murgiltze sistemaren kontrakoa, erakaskuntza publikoan. Eskola publikoetan eramaiten diren murgiltze esperimentazioak kaltetzen ditu eta Seaskak eramaiten duen murgiltze sistema pribatua zalantzan ezartzen, baita ere. Murgiltze sistema blokatzea zerbitzu publikoan, Ipar Euskadin hamarkako esperimentazio mugimendu paregabea zalantzan ezartzea da. Alta, erakaskuntza sistema horrek bere gaitasuna erakutsi du guttienez hizlari elebidunen sortzeko, euskaldunak eta frantsesdunak. Frantses hizkuntza eta murgiltze sistema osoki bateragarriak dira, ikasle hauek besteak baino hobekiago menperatzen dutelako frantsesa, baxoan.

EAJrentzat, murgiltze sistemaren aurka joaitea, hizkuntz horietan hizlari berri horien sortzeko tresna garrantzitsuenaren aurka joaitea da. Hizkuntz horien berpiztearen esperantza hiltzen du.

Frantsesa erakaskuntzaren hizkuntz bakarra dela adieraztea Estado horren anti ainiztasun tradizio luzean sartzea da. Lege horren kontra errekurtsoa izenpetu duten LREM diputatuek, tradizio hortan sartzen dira.

Egoera onartezina salatzen du EAJk. « Errepublikaren hizkuntza, frantsesa da » dion Konstituzioko 2. artikulua lege morroiloa bilakatu da hizkuntz bat baizik nahi duten eragile politikoen alde.

2022an, Errepublikako ondoko presidenteak konstituzio aldaketa bat ekarri beharko du hizkuntz guttituen onarpena segurtatzeko. Momento berean, egoera honek erakusten digu euskararen lurralde Estatutu bat behar dugula, Ipar Euskadin.

Badu orain 5 urte EAJk Estatutu hori galdegiten duela. Euskara eta gaskoiaren alde dauden tokiko kontsentsuarekin aintzinatu behar gira, Pariseko podere trabatzailerik gabe.

                                                                                            

Peio Etxeleku, Ipar Buru Batzarraren burua, Euzkadi Buru Batzarreko burukidea                                                                    

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP