Artxibak
2021/06/16
Isabelle Pargade eta Jean Pierre Harriet, gaurko Departamenduko kontseilariak sustengatzen dituzte Alain Dubois, Jean Pierre Etcheverry eta Peio Etxeleku, arduradun publikoek eta/edo EAJko alderdikideek
Ekainaren 20ko igande hontan iraganen da departamenduko hauteskundeen lehen itzulia. Arduradun politikoa eta/edo EAJren alderdikide bezala gure sustengu publikoa ekarri nahi diegu gaurko departamenduko kontseilariei : Isabelle Pargade eta Jean Pierre Harriet, Baigura eta Mondarrain kantonamenduan.
Nortasun politiko bikoitzak elkartzen gaitu : alde batetik, Euskal Herriari eta bere biztanleei atxikimendu azkarra eta bestalde, gure erantzukizunen betetzeko molde bat : deuserat ekartzen gaituzten dogmatismo eta borroka ideologikoetatik urrunduz, biztanleen beharrei erantzutzea aterabide konkretu eta eraginkorrekin.
Hala zergatik, Makeako auzapez eta Errobi poloaren erreferente bezala lankidetza hertsia daukagun 4 hautagai titular eta ordezkoekin, auzapez eta departamendu kontseilariak direnak ere. Elgarrekin ekintza ardatz nagusietan eramaitan ditugu hainbat egitasmo : euskararen promozioa, Itsasu Baiona bizikleta ibilbidea, laborantza iraunkorragoa eta ekonomia ekoizleagoa edo Euskal Herriaren orekatzearen aldeko ekintzak, Lapurdi barnekaldearen alde eta beraz, barnekaldearen alde.
Bereziki, Departamenduko Kontseilari horiekin abiatu lankidetza emankorra jarraitu nahi dugu, Lapurdi barnekaldearen aldeko egitasmo nahikorra gauzatzeko. Beraz, Pargade anderea eta Harriet jaunaren alde bozkatzerat deitzen dugu, departamenduko hauteskunde horietan.
Alain Dubois, Makeako auzapeza
Jean Pierre Etcheverry, Ikas-Bi-ren kide « historikoa », Alderdikidea eta EAJ-ren hautagai ohia
Peio Etxeleku, Errobi poloaren erreferentea
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09