Artxibak
2021/07/27
Baionan, astezken hontako elgarretaratzea sustengatzen du EAJk, saltzaileek pairatzen duten bortitzkeriaren kontra.
Azken aste hauetan, bortitzkeriak geroz ta presentzia gehiago hartzen du Ipar Euskal Herriko kaleetan, saltzaile eta edozoin herritarren kontra.
Berrikitan, Baionako saltzaile batek pairatu duen bortitzkeria, segurtasun eza horren adierazlea da. Badirudi, segurtasun eskas horri gure agintariek ez dakitela nola erantzun.
EAJk gogorki kondenatzen du ekintza onartezin hori, onartezinagoa, orain arte, gure lurraldeak ez baitzuen horrelako gehiegikeri beldurgarririk bizi izan. Buruzagi guziei galdegiten diegu elgarretaratzea arazo gero ta larriago horri erantzun bateratu baten emateko : prebentzio arloan, baina ere ezarri behar diren baliabideetan bakotxaren segurtasuna, lehen libertatea, segurtatzeko.
Saltzaileekin bat eginez, EAJk deitzen du heldu den Uztailaren 28an Baionan, manifestaldira parte hartzera berresteko gure sustengua bizikidetza gizarte baten alde, legedia Estado baten alde eta denen segurtasun eskubidearen alde.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09