Artxibak

2021/11/12

Ramuntxo Camblong Iparraldeko euskal abertzaletasunaren lider historikoa zendu da, 82 urte zituela

Ipar Buru Batzarraren presidente izan zen 2004tik 2007ra bitartean, Seaskaren bultzatzaile kementsua, Akitaniako Kooperatiben Elkartearen presidente, Euskaltzaindiaren akademiko eta Sabino Arana Fundazioaren patrono.

rss Ezagutzera eman
Ramuntxo Camblong Iparraldeko euskal abertzaletasunaren lider historikoa zendu da, 82 urte zituela

ARGAZKIA JAITSI

Ramuntxo Camblnog, euskal abertzaletasunak Iparraldean izan zuen lider historikoa, 4 urteetan IBBren presidente eta 2001 eta 2008 urte bitartean Angeluko herriaren zinegotzia, zendu da 82 urte zituela. Zoritxarreko albistea ezagutzean, buru jeltzale nagusiek beren dolumin zintzoa adierazi dute abertzaletasunak Iparraldean izan duen erreferente argi eta paregabearen  galeragatik. Goian Bego Ramuntxo Camblong.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak penaz hartu du Camblong-en heriotzaren berria “Abertzale, euskaltzale, ekintzailea  Ipar Euskadiren alde, baina gauza guztien gainetik,gizon ona. Ipar Buru Batzarreko Presidentea, Seaskako sortzailea, Baionako Ganbarako kidea...Bizitza oparoa izan zuen eta, berari esker, bere inguruan egon ginenok ere are oparoagoa izan genuen gurea. Goian bego Ramuntxo!". Peio Etxeleku, oraiko IBBren buruak Camblong jaunaren omenez adierazi du : « norabide baten inguruko egiazko lider bateratzailea zen. Bere herriaren zerbitzurako zegoen egiazko abertzalea. Lantegiburu edo kultur gizon gisa, bere gaitasun ezberdinak eta ainitzak ezarri ditu Euskal Herriaren alde. Hainbat alderdikideentzat inspiratzailea izan da ».

Ramuntxo Camblong  Makean sortu zen 1939ko azaroaren 11n. Elektronikako ingeniaritza ikasi zuen lehenenik Parisen eta ondoren Angersen, elektronika, matematika eta fisika irakasle izan zen Hazparneko “Lycée technique” ikastetxean. 1969an Seaskaren fundatzaileetako bat izan zen, Iparraldeko ikastolen federakundearena. Gainerakoen artean ere zeuden Arrosa Camblong, bere emaztea, Claire Noblia eta Manex Pagola.

Lider jeltzale hau izan zen Iparraldeko mugimendu kooperatibistaren sustatzaileetako bat, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren ereduari jarraituz. 1974an elkarte bat sortu zuen Iparraldeko harreman kooperatibistak sustatzeko, Partzuer izenekoa, eta 1986tik 1996ra bitartean Akitaniako Kooperatiben Elkartearen presidente izan zen. Copelec kooperatibaren zuzendari gisa, Baionako Merkataritza Ganberaren kontseilari hautetsi izan zen, Euskal Herriko Garapenerako Kontseiluko kide eta Akitaniako Kontseilu ekonomiko eta sozialeko kide (1986tik 1996ra).

Hainbat idazki  eta kolaborazio idatzi zituen euskaraz, Iparraldeko egoera ekonomikoaz, Egunkaria, Herria, Lema eta Jakin  egunkari eta aldizkarietan. Ramuntxo,halaber, “Gure ekonomiaren hiru pundu” saiakeraren egile izan zen, bai eta EKE-Euskal Kultur Erakundearen, Iparraldeko kultura elkarte guztiak bateratzen duen elkartearen presidente (EKE).  

Sinesmen sendoak zituen gizasemea zen, bere inguruan eragiteko gaitasun handia zuen, ezinbesteko erreferente euskal kulturarentzat. Ez zaitugu inoiz ahaztuko Ramuntxo. Egun handira arte!

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP