Artxibak
2021/11/18
Agerriaren eskuratzea : EAJ-PNBren desadostasuna
Xibero-Baxe Nafarroako EAJ-PNBko herri biltzarrak bere harridura eta erabateko desadostasuna adierazten du Paueko merkataritza auzitegiaren erabakiarekin.
Honen bidez , baieztatzen du Hiri Elkargunearen eskaera SEM AGERRIA-ren bereganatzeko 2 milioi € ko diru publikoarekin.
Tokiko enpresetaz eta 180 akziodun pribatuen zati handi batez osatutako, Fraideak izeneko Xiberotar eskaintza pribatu batekin lehiatu da eskaintza publiko hau. Talde pribatu honek abiarazitako proiektuari jarraipena emateko erabakia hartu zuen, aintzin egitasmo hortan parte hartu zuelarik diru-laguntzaren eta jende boluntarioen bidez.
EAJ-PNB harritzen da :
-Hiri Elkargunearen eskaintza eztabaidarik eta bozketarik gabe egina izatea Xiberoko poloaren kontseiluan, eta Kontseilu Iraunkorrak presaka onartzea joan den Azaroaren 09 an.
-Erosketa proiekzio ekonomikorik eta aurrekusitako ereduaren ezagutzarik gabe egina izatea, eta kontutan hartu gabe, etorkizuneko inberstio beharrak eta urteko jarduaren kostuak.
-Hiri elkarguneak 2 milioi €ko diru publikoa gastatzea, talde pribatuaren proposamenean proiektu bateragarri bat bazelarik : Hiri Elkarguneak garatzen ahalko zuen bere kultur proeiktua bakarrik 200 mila €koekin.
-Hiri Elkargunearen eskaintzan, akziodun txikien inbertsioak eta artisauen zerbitzuak ordaindu gabe uzten baititu.
EAJ-PNBk deitoratzen du, Hiri Elkargoak ez duela lurraldeko eragile ekonomikoekin lankidetza bat lehenetsi, hautetsiekiko mesfidantza areogatzeko arriskuan.
-Hiri Elkargoak arrisku hori hartzeaz Administrazio Auzitegian jarritako heletegia ikusita, ez baita ekimen pribaturik falta.
Nola posible da hainbeste diru engaiatzea lankidetzarik gabe eta aterabide alternatibo ikerketarik egin gabe ?
Daniel Daraspe, Baxe Nafarroa Xiberoako Herri Biltzarraren burua
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09