Artxibak
2021/12/02
Migranteen krisialdia : Europar Batasunak Estadoen arteko ekimen azkarra eta koordinatua egitea sustatzen du EAJ-PNBk
Astelehenean, Euskadi eta Euskal Elkargoko presidenteek beren engaiamendu humanitarioa berriro aldarrikatu dute, mugan gertatzen den migrazio krisialdiaren aintzinean.
Bat eginez, fermuki galdegin dute « ekimen azkar eta koordinatua » Europar Batasunaren gandik, migrazio krisialdi hori bazterrera utzi gabe.
EAJ-PNBk dei hori sustengatzen du gure lurraldean ezagutzen dugun egoera apalgarri eta tragikoa ez dadin berriz gerta. Azken asteotan, 7 pertsona hil dira Lapurdin, bizi hobe bat bilatzen zutelako. Ixtripu hilkor horiek Calais inguruan bizi tragediarekin bat egiten dute, han beste 27 pertsona hil ondoren, duela aste bat.
EAJ-PNBk bi euskal erakundeen ordezkarien engaiamendua osoki sustengatzen du, tratamendu duina eta humanoa eskaintzen jarraitzeko, bidaian dauden pertsonei eta nazioarteko babespenaren bila dauden pertsonei.
EAJ-PNBk sinesten du Europar Batasunaren gaitasunean neurri azkar eta koordinatuak hartzeko, bidaian dauden migratzaileen sekuritatea bermatzeko. Estadoak deitzen ditugu beren jarrera soberanistetaz ateratzea gogorki borrokatzeko jendeen trafiken aurka.
Peio Etxeleku, Ipar Buru Batzarraren burua
Artxibetako argazkia – Iturria : www.irekia.eus
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09