Artxibak
2022/01/25
Osasun aginteek euskal hazkuntzen berezitasunak kontutan hartzera deitzen ditu EAJk
Hegazti gripak gero ta gehiago gertatzen dira : 2016, 2017, 2021 eta 2022an.
Hegaztien hazleek jasaiten duten lan kargu handiegiak eta erantzukizun pizuegiak azpimarratzen ditu EAJ-PNBk. Prebentzio neurri xorrotzekin batera, hala nola, segurtasun guneak, biosegurantzan inbertsioak, … krisialdu neurri kaltegarriak jasaiten dituzte : ahateen hiltzeak, sanoak badira ere arrisku guneetan, etxaldeen hesteak. Estadoaren kalte ordaintzeak hunkitzen badituzte ere, beren eguneroko lana erregularki aldatua da.
Kalitatezko eta tokiko ekoizpenen ainiztasuna eta nagusitasuna defenditzen ditu EAJ-PNBk.
EAJ-PNBk salatzen du bereziki, hegaztien hestearen neurria, hegaztien kanpoko bizian oinarritutako etxaldeen bizikortasuna mehatxatzen dutelako. Neurri horrekilan, kontsumitze tendentzia batekin bat egiten duen eredu honek ezin du jarraitu : abereen ongi izaitea, elikagaien osasun eta jastatze kalitatea. Ez du balio hiltzea sendatzeko !
Gure lurraldearen berezitasunen araberako neurriak hartzea galdegiten du EAJ-PNBk, osasun aginteen gandik : hazkuntzen dentsitate apalagoa Landesetari edo Gers departamenduari konparatuz edo ikertzen ari den Kriaxera tokiko arrazaren erresistentzia hegazti gripari.
ELB sindikataren deiari lotzen da EAJ-PNB, gure desadostasunaren azaltzeko, larunbat hontan, Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 2etan, Donapaleuko merkatu plazan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09