Artxibak
2022/03/16
Korzikako autonomiari buruzko eztabaidak eragin zuzena dauka Ipar Euskadirako
EAJ-PNBk Korsikako bilakaera politikoa jarraitzen du. Lortutako aintzinamenduak aurreikusten dutelako, Ipar Euskadin gertatuko dena.
Tokiko egunkari bati emandako elgarrizketa batean, Barne ministroak autonomia estatutu bat aipatzen du Korzikarentzat.
EAJ-PNBk deitoratzen du tentsio sozial handiko testuinguru batek, Frantziako Gobernuaren pauso berri hori aintzinatu dezan. Dena den, autonomia posible da gehiengo autonomista bat boterearen delako Korzikan, behin eta berriz, 2015az geroztik. Iragarpen efektuaren gibelean, autonomiak zentzu bat ukanen du, erakunde berriak tokian berean legegintzatzeko gai bada, zerga mailan barne.
EAJ-PNBk ohartarazten du Ipar Euskadi bezalako 300.000 biztanletik gorako lurralde batek, autonomo bihurtzea litekeena dela, eskualdeko talde handien logika teknokratikotik urrunduz.
EAJ-PNBk Ipar Euskadin defendatzen du, berehalako Euskal Erkidegoaren barne erreforma bat: desentralizatzea hautetsiei boterea itzultzeko.
EAJ-PNBk Lurralde Elkargo berezi baten proiektua aldarrikazen du, departamentu eta eskualdeko eskumenekin. Erabakiak hartzeko zirkuituak errextuko lituzke, erakundeak ez bailituzke partekatuko bere eskumen askok 64. Departamentuarekin eta Akitania Berriarekin. Elkargo horrek arau botere ere izango luke, etxebizitza, lurzorua, euskara edo zerga arloetan.
Argazkia : Gilles Simeoni, Korzikako presidente autonomista, EAJren arduradunekin, 2019ko Alderdi Egunean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09