Artxibak

2022/06/29

Ipar Euskadin, EAJ-PNBren 6. tokiko taldea : Lapurdi barnekaldeko Herri Biltzarra

Garatzea da EAJ-PNBren lehentasuna Ipar Euskadin. Horrek, tokiko sare handiagoa eskatzen du.

rss Ezagutzera eman
Ipar Euskadin, EAJ-PNBren 6. tokiko taldea : Lapurdi barnekaldeko Herri Biltzarra

ARGAZKIA JAITSI

Herri Biltzarrak, toki garrantzitsuena 

Peio Etxeleku, Kanboko hautetsia, Euskal Elkargoaren Errobi poloaren erreferentea eta EAJ-PNBko presidentea, Ipar Euskadin,  "3 zergati " azpimarratu ditu egitasmo honen mamian. Lehenik eta behin, Herri Biltzarrak edo herriko taldeak dira EAJ-PNBren erdigunean.  Eztabaida eta erabaki nagusiak hor gertatzen dira. «Gurean boterea behetik gora doa. Gaur egun 5 Herri Biltzar daude, Hendaian, Bidasoan, Donibane Lohizunen, Ipar Lapurdin eta Baxe Nafarroa - Xiberoan”. Lapurdi barnekaldean 6. talde bat sortzen ari da.

Zalantzarik gabe, Lapurdi barnealdean, Sara, Azkaine, Kanbo, Uztaritze, Senpere, Hazparne, Mugerre edo Ahurti bezalako herriek, kostaldeko edo barnekaldekoekin ikusita, kezka ezberdinak dituzte. Peio Etxelekuk dio : “tentsioan dagoen gune bat da, bidegurutze garai batean. Laborantzari lotua eta euskalduna zen eremua. Hemen daude AOP kopuru handiena. Kostaldeko bizitegien tentsioarekin, jende asko finkatzen ari da gune hontan. Erronka demografiko baten aintzinean gira. Lapurdi barnekalde hau ez da logela gune bihurtu behar, baizik eta, bizitza ekonomiko eremua izan ”. 

Indar biziekin proiektu bat eraiki 

Azkenik, Peio Exelekuk talde berriaren berezitasuna azpimarratu du. “Tokiko hautetsiak, gizarte zibileko arduradunak biltzen ari gira. Lurraldeko indar biziekin batera egitasmo eraikitzaile eta nahikorra proposatuko dugu Lapurdi barnekaldearentzat”. 

Denei idekitako Uztailaren 05a, Andoni Ortuzarrekin 

Bizitza publikoaz interesatuak direnei  gonbidapena luzatzen die EAJ-PNBk Uztailaren 5erako, Uztaritzen, arr. 7etan, Heraitze auzoaren plazan, Auzobaitan, Lapurdi barnekaldeko Herri Biltzarra abiarazteko. Hor izanen da, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJ-PNBko aberri mailako presidentea. Denei idekiak gira, “muturrekoak izan ezik”.

Argazkian : ezkerretik eskuinera : Dani Camblong, Mathieu Membrède, Peio Etxeleku, Muriel Tollet, Jean Claude Saint Jean eta Jean François Ruys. Dani eta Peio-z aparte, beste lauek orain sartzen dira EAJ-PNBn. Mathieu Membrède eta Jean François Ruys, Luhuso eta Uztaritzeko zinegotziak dira.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP