Artxibak

2022/09/01

Larrañeko portuan ere merkantzien eta pertsonen ibiltze askea aplikatu behar da

Larrañeko auzapezak eta herriko biztanleek Larrañeko portuko muga-postua berriro idekitzeko galdea sustengatzen du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Larrañeko portuan ere merkantzien eta pertsonen ibiltze askea aplikatu behar da

ARGAZKIA JAITSI

Urte et’erdi baino gehiago hetsia da, "terrorismoa" ren gatik. Europar Batasuneko pertsonen eta salgaien ibiltze askearen oinarrizko printzipioa Larraintarrei, Xiberotarrei eta Batasuneko gainerako herritarrei berdin gauzatu behar da. Batez ere, ondoko Nafartar ibarretara joaiteko ohitura zaharra dute Larraintarrek. 

Estatu frantsesaren gardentasun falta salatzen du EAJ-PNBk, hartutako neurriari, bere garrantziari eta bere iraupenari buruz. XXI. mendean, herritar guziek dute informatua izateko eskubidea, batez ere oinarrizko printzipio bat zalantzan jartzen denean. 

Neurri horren eraginkortasunaz dudak ditu EAJ-PNBk. Bilatutako sareek eta pertsonek denbora izan dute beren ibilbidea prestatzeko eta, beharrez, Frantziako lurraldera sartzeko, beste ibiltze bide batzu baliatu. 

EAJ-PNBk Frantziako Estatuari oraindik itxita dauden muga-postuak lehenbailehen berriz ideki ditzala galdetzen dio.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP