Artxibak

2022/09/01

Berrueta, onartezina jarraitzen den eszenatoki berria

Bere laborietaz, beren baserri-ekoizpen iraunkor eta kalitatezkoetaz aberatsa den Ipar Euskadi bat defenditzen du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Berrueta, onartezina jarraitzen den eszenatoki berria

ARGAZKIA JAITSI

Hainbeste erakargarria den herri hontan, laborantza lurrek jasaitzen duten presio gero eta handiagoak zuzenean kolokan ezartzen du laborari horien etorkizuna. 

EAJ-PNBk onartezintzat ikusten du Arbonako, Berrueta kasuan dagoen salmentaren ezenarioa. Oraindik 4 hektaretako laborantza eta eraikitako lur eremua da, 3 milioi euroetan erostekotan dagoena ! Prezio-maila hori erreferentziazko balioa bihurtuko daiteke etorkizuneko inguruko lur funtsen salmentarako. 

Oraintxe berean, erosteko lehentasuna aktibatu behar da SAFER eta EPFL-k lur horien laborantza-erabilera arrazoizko prezio-mailan mantentzea ahalbidetzeko.

Euskal Elkargoak etorkizuna presta dezan nahi du EAJ-PNBk, arazoak jasan aintzin aintzinetik ikusiz. Adibidez, SAFER bezalako lur-eragileek laborantza-lurren erreserbak sortzeko baliabide handiagoak izan behar dituzte, merkatuko salmentatik aintzin jokatuz.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP