Artxibak
2022/12/13
Txomin Peillen: Euskal Herrira ekarri zuen letradun baten heriotza
Abenduaren 09ko Ostiralan, Txomin Peillen hil da, lan oparoa uzten digu.
Parisen, Montmartre-n sortutako Xiberotarra, Euskal Herria eta bere hizkuntza ikasketa gai sutsuak izan ziren berarentzat. Biologoa formakuntzaz, hizkuntzalari eta ondotik idazle bihurtu zen euskaraz, baina ere frantsesez eta gazteleraz. Euskalgintzan doktoretzari esker, hamabost urtez euskal filologiako irakasle izan zen Baionako fakultatean. Batez ere, bere bizitzan zehar, euskal kulturari etengabeko ekarpenak eman zion jakin-min eta irekitasun izpiritu handi batekin.
Euskal kulturaren aldeko ekintzaile sutsua, Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren kidea izan zen, eta 2009an Manuel-Lekuona Saria eman zion bere ekarpen literario eta zientifiko guzien gatik. Abenduaren 16an, Ostiralan, Eusko Ikaskuntzaren eta Baionako Hiriaren Ohorezko Saria ere ukan behar zuen, euskararen eta euskal kulturaren ezagutzaren zerbitzura egindako ibilbide eredugarriaren gatik. Jean-Louis Davantek adierazi zuenez, Txomin Peillenek " horrela lortzen du euskal lurraldeetako biztanle guztiei eskaintzen zaien hizkuntza ideal bat, zatiketa politiko edo bestelakoetatik haratago : Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusietan adieraztea, gaskoi okzitaniarra ahantzi gabe. Aldi berean, Dominique Peillen-ek laguntzen digu, hemen eta beste nonbait, gure aurreiritzien Himalaia zeharkatzen, hauek baitira munduko mugarik altuenak ”. Guzien nortasuna errespetatzen zuen letra-gizona, Txomin Peillen denak elgarrekin bizitzeko aukera eman behar digun irekitasun izpirituaren adibidea da, hemen Euskal Herrian bereziki.
Agur eta ohore, Jauna
Argazkia : iturria : Euskal Kultur Erakundea
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09