Artxibak
2023/02/28
Donibane Lohitzunen, español erakasle baten erahilketaz ihardokitzea
Gure herritar Donibandar guziek bezala, EAJ-PNB ko Donibane Lohizuneko tokiko taldeak, asteazken goizean Aquinoko Santo Tomas Lizeoan gertaturiko gertaera izugarriak, nun Agnes, gaztelerazko irakaslea, bere ikasle batengandik erahil izan den berriak, bete-betean hartu ditu.
Gure lehen hitz eta gogoetak, bere eginkizunetan eta egoera ulertezin bezain jasangaitzetan bere bizia galdu duen Agnesen familiarengana doaz. Gure atxikimendua Santo Tomaseko hezkuntza komunitate osoari, Agnesen lankideei, ikasleei eta haien gurasoei ere badagokie. EAJ-PNBk , gertakari horren nundik norako dramatikoak izanik, beren semearen ekintzen ondorio mingarriei aurre egin behar dieten lizeoko ikaslearen gurasoak, ez ditu ahanzten.
EAJ-PNBko Tokiko Taldeak, bereziki bere herriko hautetsiek eta kideek, biktimaren lankide eta lankide ohiek, gure herritarrei, pertsonen errespetuan bidezko hunkidura adieraz dezaten, eztitze mezu bat helarazi nahi diete. Azalpenen garaia iritsiko da. Oraingoz, lehentasuna bildutasun eta lasaitasuna da.
Ulertzen badugu drama horrek oihartzuna duela Euskal Herri osoan eta Frantzia mailan, aldiz EAJ-PNBrentzat zenbait agintari edo frantses formazio politikoen, gehiegizko eta batzuetan ardura gabezko erreakzio, nahasketa, gehiegikeri eta lizunkeriak onart ezinak dira. Drama honen gainditzeko, dolutan den familiak, gure haurrek, irakasleek eta Donibane Lohizuneko gure hiriak errespetu eta lasaitasun gehiago merezi dute.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09