Artxibak

2023/03/01

Ipar Euskadik lan egin behar du bizitegien ihesa gelditzeko

EAJ-PNBk azpimarratzen du 2023ko Martxoaren 1ean, asteazken honetan, Ipar Euskadiko tentsio-eremuko 24 herrietan indarrean jarriko den "konpentsazio" sistemak laguntza behar duela.

rss Ezagutzera eman
Ipar Euskadik lan egin behar du bizitegien ihesa gelditzeko

ARGAZKIA JAITSI

Konpentsazioa lagundu eraginkorrago izaiteko

EAJ-PNBk bat egiten du sistema honen helburuarekin : alokailua urte osoan nahi dutenentzat, alokatzeko bizitegiak ukan dezaten, alokairu turistiko errentagarriak urte osoko alokairuetara eramanez eta alokatzaile berriei urteko alokairua zuzenean eskaintzera bultzatuz. Konpentsazio-sistemak epe laburreko alokairuetarako aurka doa, alokairu hori urte osoan alokatuta dagoen beste bizitegi batekin konpentsatzera behartzen duelako jabea.

Sistema hau osatu behar da, jabeek urteroko alokatzaileak bultzatzeko, ordaindu gabeko alokairuaren beldurrari erantzunez, urtero alokairuaren abantaila fiskal batekin.

EAJ-PNBk laguntza neurri batzu eskaintzen dizkie jabeei, "konpentsazio sistema honek" unkitzen dituen bizitegiak salmentera ez eramaiteko, tokiko biztanleentzat beti eskuraezina izanen direlako prezio mailaren gatik. Neurri horrek jabeen beldur nagusia konpondu beharko luke: ordaindu gabeko alokairuen arazoak. EAJ-PNBk berme sistema unibertsal bat ezartzea proposatzen du, tokiko, departamenduko eta eskualdeko botere publikoek segurtatuta.

EAJ-PNBk urte osoko alokairuen aldeko zerga berrikuspena ere proposatzen du, epe laburreko alokairuen alde izan gabe, gaur gertatzen den bezala.

Beste neurri batzu bizitegien ihesa gelditzeko

EAJ-PNBk beste neurri batzu proposatzen ditu tokiko biztanleei zuzendutako bizitegien ihesa gelditzeko. Geldiarazi bizitegi nagusien salmentak bigarren eskuko bizitegiak bihurtzen direnak edo merkatu pribatuan salduak diren bizitegi zozialak.

EAJ-PNBren egitasmoa : « bizitegia : bide berria »

EAJ-PNBk bere proiektu globala eskaintzen du: " Bizitegia : bide berria ", hilabeteetako gogoeta parte-hartzailearen ondorioz sortua eta Euskadin bizi eta bizi nahi duen biztanleriari, urte osoan, bizitegi duin bat eskuratzea ahalbidetzeko estrategia orokor bat zehazten duena.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP