Artxibak

2023/03/07

Euzkadi Buru Batzarraren Adierazpena Emazteen Nazioarteko Egunean

Martxoaren 8an Emazteen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1977ko Abenduaren 16an hala erabaki zuelako.

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarraren Adierazpena Emazteen Nazioarteko Egunean

ARGAZKIA JAITSI

Helburuak : emazteen kontrako diskriminazio guziak desagerraraztea, beren ahalmenak sustatzea eta gizartean parte hartzeko hautu guziak ukaitea. Data berezi horren bezperan, EAJ-PNBren aldetik emazteen eta nesken eskubideen sustapen eta zainketarako engaiamendu osoa adierazi eta berretsi nahi dugu. Emazte eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren alde; emazteek oraindik bizi dituzten desberdintasun materialak, balioarenak eta sinbolikoak konponduko dituzten politika publikoen alde ere. 

2023ko Martxoaren 8an, emazteak berdintasun osoz liderrak izaiteko ahalak bermatu nahi eta behar ditugu, baita ere emazteek erabakiak hartzeko ahalak. Beren lidergoa eta parte-hartze politikoa Beijingo Adierazpenean eta Ekintza Plataforman finkatutako printzipioak dira. Adierazpen hori 1995ean onartu zen, eta Eusko Legebiltzarrak 2005ean onartu zuen lehen Berdintasun Legean barne daude. 

Hamarkada batzuk berantago, ebidentziak erakusten digu emazteek lidergoa hartzeko bilakaera motela dela, bai gure erabaki-eremu hurbilaren mailan, bai gobernu-maila handiagoan ere. Emazteen lidergoa oraindik mugatua da, eta oraindik ordezkaritza eskasa dute zuzendaritza-kargu denetan, politikan, administrazio publikoan edo sektore pribatuan. Munduko leku ainitzetan gizonen lidergoaren figura baino ez da hartzen. 

Hau aldatu behar da. Bere biztanleriaren irudikoa izan behar da Munduko lidergoa. Biztanleria horren % 50a baino gehiago emazteek eta neskek osatzen dute. Gogoan atxiki behar da, gero ta emazte lider gehiagorekin, gero ta gizarte bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta aberatsagoa eraikitzen dela. 

Lidergoaren ikuspegian eta emazteak botere-guneetan sartzeko bidean aintzina egiteko, baita ere emazteen eta gizonen arteko egiazko berdintasun eraginkorra lortzeko, garrantzitsua da denok ‘kristalezko goi mugak’ deitzen ditugunak haustea. Horrentzat, eta gizonekin batera, emazteok planteatu behar ditugu –eta planteatuko ditugu– hezkidetzako, ahalduntzeko eta, batez ere, gureak diren espazioak hartzeko beharko diren neurriak. 

Emazteen eta gizonen arteko egiazko berdintasun eraginkorra lortu nahi eta bultzatzen duen alderdi politiko girenez, EAJ-PNBren EBB honek gure alderdikide guziak animatu nahi ditu Martxoaren 8rako, Emazteen Nazioarteko Egunerako, deitu diren mobilizazioetan parte hartzera.

  

AINTZINA EMAZTE L1DERRAK!

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP