Artxibak
2023/03/22
EAJ-PNBk Apirilaren 1eko manifestazioa sustengatzen du, tokiko podereek egiazko tresnak ukan ditzaten
EAJ-PNBk Apirilaren 1eko elgarretaratzea eta Ipar Euskadiko bizitegi gaiaren inguruan lanean hartzeko urgentzia sustengatzen ditu.
Bizitegia : bide berria
AGIRIA - 2023/03/01
Ekintza demokratiko hau beharrezkoa da, bereziki, Pariseko botere zentralari gure boza entzunarazteko.
EAJ-PNBk salatzen du bizitegien atsemaiteko posibilitateak gero eta zailagoak izaitea. Horietako %70ak bizitegien erosteko merkatutik kanpo gelditzen dira, dagoen prezioen maila garestiegi delako. Egoera hau jasan ezina da! Bizitza hautuak mehatxatuak dira, bizitegien ukaiteko zailtasunaren gatik edo bizi baldintzen prekarietatea gatik, ordaindu beharreko alokairu edo banku-kredituak garestiegiak direlako.
EAJ-PNBk azpimarratzen du ere abiadura ezberdinetako Euskadi bat sortzen ari dela. Bizitegi merkatuak lurraldeen arteko haustura sortzen du. Kostaldeko herrietan sartzen ari dira erosteko ahalmen oso handia dutenak, Lapurdi barnekaldera bultzatuz klase ertaineko jendeak eta jende xumeenak Ipar Euskadi barnekaldean kokatzen dira. Kasu etorkizuneko gizarte-tentsioaren arriskuekin eta eredu ekologiko jasan gaitzarekin, egoitzen eta lan edo zerbitzuen arteko distantzia handitzearekin.
Kezka nagusi horren aintzinean, EAJ-PNBk proiektu bat dauka : " Bizitegia : bide berria ": gogoetaldi orokorra, bat besteari lotutako 16 proposamenekin (juntaturik begira). Aterabideak badaude. Bizitegi prezio garestiegien aintzinean, neurri erregulatzaile sendo eta eraginkorrak ezinbestekoak dira. Adibidez, EAJ-PNBk, espekulazioaren kontrako zerga bat eta bigarren bizitegien maila legez mugatzea defendatzen ditu. Ipar Euskadik neurri normatibo horiek esperimentatu behar ditu.
Heldu den Apirilaren 1eko manifestazioa oso jendetsua izan behar da, gobernu zentralari eta Parlamentuari seinale ozena igortzeko. Euskadik behar dituen tresnak eskuratu behar ditu bizitegiaren arazoari aurre egiteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09