Artxibak

2023/03/23

France Services etxe baten idekitzea Donibane Lohizunen

Donibane Lohizuneko EAJ-ko Biltzarra pozik da Donibane Lohizunen, France Services etxe bat ideki dela.

rss Ezagutzera eman
France Services etxe baten idekitzea Donibane Lohizunen

ARGAZKIA JAITSI

Zerbitzu publiko batzuen ixtearen ondotik, gure herrian, Donibane Lohizuneko herriak egitura horren irekitzea eskatu du, zerbitzu publikoak Donibandar erabiltzaileei hurbiltzeko. Horrelako ekimenek are garrantzi handiagoa dute lurraldeetako Estatuaren deskonexio orokorreko garai honetan. Hori da gure elkargoek bete behar duten papera ere. Herriaren hautagaitza onartua izan delarik, martxoaren 21ean, asteartez, France Services etxea inauguratua izan da. Zorionak herriko etxeari ekimen eder honengatik. 

Gaxuxa Elhorga-Dargains, Donibane Lohizuneko EAJ-ko Herri Biltzarrako idazkaria

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP