Artxibak
2023/03/31
Erakaskuntza hizkuntza osoa bilakatzeko eskubidea irabazi du euskarak
Bernat Etchepare lizeoa, bikaintasuneko ikastetxe “performanteen” artean, berriro sailkatu du Hezkunde Nazionalak, hainbat irizpide artean, horietan batxilergoan arrakasta.
Beste ikerketa emaitza batzuen baieztapena.
Murgiltze-sistemaren bikaintasuna frogatua da
EAJ-PNBk azpimarratzen du euskarazko murgiltze-irakaskuntzak ez duela gehiago bere eraginkortasuna frogatu behar. Ikasleen buraso batzuek oraindik zalantzak badituzte, ziurtasun bat bada : ikastolek eta ikastetxe pribatu batzuek guttienez frantsesa eta euskara menperatzen duten ikasleak hezitzen dituzte. Orroitaraz dezagun, frantses gramatika eta ortografia Molièren hizkuntzan ikasten dutela eta egunaren gehiengoa, eskolatik kanpo, frantsesez egiten dutela.
Euskara, irakaskuntza hizkuntza: euskarazko azterketak eta murgiltze eskaintza orokorra
Murgiltze sistemarentzat eta euskara erakaskuntza hizkuntzarentzat onarpen oso bat nahi ditu EAJ-PNBk. Murgiltze ikastetxeetan, euskara jadanik eskola bizitzarako hizkuntza da : klaseak, atsedenaldiak, apairuak. Azterketen hizkuntza ere bihurtu behar da : kolegioen brebetan eta batxilergoan, ikasle euskaldunentzat. Murgiltze ereduaren eskaintza ere orokortu egin behar da, alor guzietan, hezkuntza publikoan bereziki, ikasle elebidun ainitz ukaiteko.
Euskadi bateratzaile baten alde
Euskadi bateratuago bat eraiki nahi du EAJ-PNBk, herritar elebidunek, frantses eta euskal kultur unibertsoen aberastasuna goza dezaten. Mundu hetsi bat sortzetik urrun, murgiltze erakaskuntzak, lurralde elebidun bateratzaile bat laguntzen du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09