Artxibak

2023/07/18

Tokiko arduradunei Mauleko hospitalarentzat aterabide bat atsemaitea galdegiten die EAJ-PNBk

Mauleko hospitalaren zuzendaritzaren kargua berriz hutsik da, azken zuzendaria sartu zenetik, 15 hilabete geroago.

rss Ezagutzera eman
Tokiko arduradunei Mauleko hospitalarentzat aterabide bat atsemaitea galdegiten die EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Beti indarrean dagoen diru arazo baten seinalea da kargu uzte hau.

Mauleko hospitalea tokiko egitura bat da : 5 mediku ohe, artamenduen jarraitzeko eta ahalmen berreskuratzeko 25 ohe eta 155 toki, zahar etxean. 175 langileen kezka ulertgarria da. Egitura hau, Xiberotarrentzat oinarrizko zerbitzu publiko bat da.  Biarno eta Xiberoko Hospitalen Lurralde Taldetik (HLT) menpe da hospitale hau. 20 kilometroetan, Donapaleuko hospitalea garatzearen bidean delarik, lehenbailehen gauza daitezken osagarritasunak aztertu behar dira, Ipar Euskadiko osagarri sarearen baitan.

ARSa, departamendua, Biarnoa eta Xiberoa, baina ere, Nafarroa Euskal Kostaldeko HLTak, sindikatak, Euskal Elkargoa mahain baten inguruan jarri behar dira, aterabide egonkor baten atsemaiteko, Xiberotarren biziarentzat hain garrantzitsua den osagarri gune honen etorkizunarentzat.

Baxe Nafarroa Xiberoko Herri Biltzarra

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP