Artxibak
2024/01/23
EAJ-PNBk laborantzaren Europako Grenelle bat galdegiten du
Baserritarren bizi-baldintzen beherakada azpimarratzen du EAJ-PNBk: kostuen eta lehengaien igoera, diru-laguntzen ordainketen berantak, errepidez kanpoko gasolioaren salbuespen fiskaltze bururapena, ...
Laborarien haserrea Europa osoan zehar agerian da, Alemanian bezala, Errumanian edo Polonian. Ipar Euskadin, Urriaren 25ean Baionako Su-prefekturaren aintzinean mobilizatu ziren laborariak.
Botere publikoen erantzun eskasak deitoratzen ditu EAJ-PNBk.
EAJ-PNBk dibertsifikazioaren bidez diru-sarrerak sortzen dituen laborantza defendatzen du, tokiko ekoizpen sektoreen bidez, zirkuitu laburrean edo Euskal Herritik kanpo saltzeko. Laborantzako elikagaien industria produktibistaren menpekotasunetik atera behar dira laborariak.
Laborantzarako Grenelle europarra galdegiten du EAJ-PNBk. Laborantzako sindikatuko erakundeak, ekoizleak, bitartekariak eta banatzaileak bilduko ditu, berehalako aterabideak bilatzeko, sortutako aberastasun banaketa justuagoa izan dadin laborarientzat. Aldi berean, Euskal Elkargoak, Akitania Berria Eskualdeak eta Laborantza Ganberek tokiko eragileak elkartuko dituzte, tokiko ekoizpen sektore errentagarriak garatu edo sortzeko.
Laborarien lana etorkizuneko ofizioa da, zalantzarik gabe. Ezinbestekoa izanen da gure gizarteak eta ekonomiak klima aldaketaren erronketara egokitzeko. Gisa horretako Grenelle solasaldi batek gogoetatu behar du, nola sustatu ingurumena guztiz errespetatzen duten laborantza praktika berriak eta nola egin laborarien diru sartze molde berriak bizidunaren biziberritzearen eragile nagusiak bilakatzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09