Artxibak
2024/07/03
IV. hauteseremuan, Iñaki Etxaniz, gaurko diputatua sustengatzen du Gracianne Mirande Bec-ek.
Gracianne Mirande Bec-en hitzaldia
Europako eta legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaia izan naiz, EAJ-PNB Alderdiaren izenean.
Nire balio pertsonalak eta nire alderdiarenak jarraituz, Euskal Herriaren ikuspegi demokratiko eta humanista bat defendatu dut anitz astez.
Lurraldearen berezitasunak defendatu ditut, bereziki elkartasuna eta errespetua./ Gaur egun, bi sentimenduen artean banatua naiz:
- Nire emozio nagusia beldurra da
- Nire eginbehar nagusia: nire erantzukizuna Beldurra eskuin muturraren aurrean:
- Giza eskubideak arriskuan daude
- Gure demokrazia arriskuan dago
- Gure gizartea, bere egoismo eta interes partikularretan zatitzen dena, arriskuan dago
- Gure Euskal Herria arriskuan da / Emaztea naiz.
Hautagai izan nintzen hauteskunde legebiltzarretan. Bi haurren ama ere banaiz.
Ama bezala, politikan hautagai bezala, biharri pentsatzen dut. Nire seme-alaben geroari pentsatzen dut, gure seme-alaben geroari.
Horregatik, erabakiak hartu behar dira, eta nire erantzukizuna onartzeko ordua da.
- Demokrata baten ardura, gure oreka politikoa mantentzeko ahalegin guztiak egin behar dituena.
- Abertzale baten ardura, Ipar Euskal Herrian askatasunak defendatzeko borrokan jarraitu behar duena
- Ama baten ardura, bere seme-alabei herrarik gabeko mundu bat bermatu behar duena./
Uztailaren 7an, Iñaki Etchanizen hautagaitza sostengatuko dut hautagai izan naizen IV. bozka-eremuan. Azpimarratu nahi dut, bere azken bi urte hauetako lanek bat egiten dutela gure abertzale ikus puntu anitz ekin.
Uztailaren 7an, indar abertzale guziak, ahoan bilorik gabe, eskuin muturraren kontrako boz batean biltzea nahi dut.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09