Artxibak
2024/11/22
Pantxoa Bimboire Haritschelhar, Ipar Buru Batzar arraberritu baten burua
Ariketa demokratiko garrantzitsu bat burutu da arrats huntan. Gure arduradunen barne arraberritze prozesua hasi zen Urriaren erdian. Beren Herri Biltzarrean bildutako EAJ-PNBko alderdikideak zuzenean inplikatu ditu. Herri Biltzar horietako ordezkariek, Herrialde Biltzarrean bildurik, ostiral honetan, Azaroaren 22an, Ipar Euskadiko EAJ-PNBren arduradunak hautatu dituzte, heldu diren 4 urteetarako.
- Ipar Buru Batzarreko presidentea, Ipar Euskadin : Pantxoa Bimboire Haritschelhar. IBBren buruzagitzan bigarren agintaldirik nahi ez zuen Peio Etxelekuren lekukoa hartzen du. Peiok IBBko burukide izaten jarraitzen du. Pantxoa Bimboire Haritschelhar Parisen sortua da Baxe Nafartar burrasoen gandik. Militante abertzale ezaguna eta arduradun ekonomiko engaiatua da.
- IBBko beste 7 burukideak: Clotilde Bordenave, Jean Marie Erramuzpe, Panpi Etchegaray, Peio Etxeleku, Jean Marie Izquierdo, Jean Tellechea eta Sophie Voisin. Horietatik 3 iragan taldean ziren jadanik: Etxeleku, Erramuzpe eta Tellechea jaunak.
- Herrialde epailea: Jean Claude Larronde
- Aberri Batzarrerako ordezkariak : Itziar Aizpuru, Pablo Basterrechea, Naiara Charritton, Jon De Rezola eta Jean Pierre Etcheverry. Ordezkoa : Kauldi Samoreau. Ordezkari horiek arduratzen dira Ipar Euskadiko Herrialde Biltzarraren ordezkatzeaz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09