EAJren Ipar Buru Batzarrak kaleratzen duen LEMA hilabetekariaren azken alean, Iparraldean azken egunotan eman diren gertakari politikoez eta bertoko giza errealitateari buruz arduratu da bereziki. 

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2004/11/16

LEMA ALDIZKARIAK IPARRALDEKO GAURKOTASUN POLITIKOA AZTERTZEN DU

EAJren Ipar Buru Batzarrak kaleratzen duen LEMA hilabetekariaren azken alean, Iparraldean azken egunotan eman diren gertakari politikoez eta bertoko giza errealitateari buruz arduratu da bereziki. 

rss Ezagutzera eman

LEMA aldizkariak Frantziar estatua euskal lurraldean ematen ari den urrats “ahul eta eskasak”  aztertu ditu. Ez da Euskal Departamendu baten sorrerari buruz hitz egiten, ez eta euskararen ofizialtasunari buruz. GIP izeneko egitura ofizial berriak, hizkuntz politika  berri baten ikuspuntutik, euskararen sustapenari irtenbideren bat bilatzea espero da.

 

Aberri mailako aldizkari honek, Nekazal Ganbera lortu ahal izateko, Iparraldean ematen ari diren mugimenduez ere hitz egiten du. Mugimendu hauek ELB sindikatuaren laguntza baino ez dute jaso ; izan ere, Chirac-en Gobernuak eskakizun honi ezetza eman baitio.

 

Egoera honetan, LEMAk zera adierazten du:  Iparraldek egoera hau konpontzeko zerbait egin izan balu, orain ez ginateke egoera honetan egongo. Amaitzeko, aldizkariak, Villepin, barne ministro frantsesak,  Iparraldera egindako bisita ere  jasotzen du.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP