Baloreak

Lema harrigarri bat!

rss Ezagutzera eman

1895 urtean sortuz geroztik, EAJ-PNB alderdiak, hots, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), jeltzaleen Euskal Alderdia adierazten du : hau da, Jaungoikoa eta Lege zaharra. Ikurriñak ere JELen grafismoa da. Mende batez baino gehiago, lema horren erran nahia mugitu da. Gaur egun, EAJ-PNB alderdi Demokrata eta Abertzalea da. Zergatik?

Abertzaleak: Gure baliabideetaz harro!

Euskal nazio edo aberria, modu horretan bizi dute euskotarrak diren abertzaleek. Aberria, abertzale edo euskotar bezalako hitzak Sabino Arana Goiri-ren asmakizunak izan dira, bere erranaldi famatu batek erakusten duen bezala: «Euzkotarren aberria Euzkadi da». Euskotarrak, beren jatorria edozein izanik ere, euskal hiztunak izanik ala ez izanik ere, gure hizkuntzari, kulturari, historiari edo izaerari atxikiak dira. Osagai kultural hauek euskal komunitate nazionala osatzen dute.

Abertzaleak gure berezitasunetan oinarritutako etorkizun handi baten alde egiten du, herri honen biztanle guztientzako proiekturik hoberena delakoan. Euskal kulturari lotu edo ez lotutako biztanle horiek euskal hiritarrak dira herri honen bizian parte hartzen dutelako. Hiritar guziak berdintasunean daude eskubide eta eginbideetan. Norberaren eskubide den aberri sentimenduan errespetatuak izan behar dira. Guretzat, posible da frantses naziokoa izan eta euskal hiritar izaitea. Sentimendu nazionaletatik haratago joanez, elgarrekin lan egiteko nahia, ondare natural, kultural edo beste edozoin baliabide baloratzeko patu amankomun baten gogoa sortzen du.

Legeen euskal izpiritu bat

Gure patuaren jabe izateak, gure lege propioak agintzeko gaitasuna berreskuratzea suposatzen du, europar esparru batean betiere. Hortaz, legeen euskal izpiritua eguneratzean datza. Bi zutabetan oinarritzen dira lege horiek:

  • Hitzarmenaren edo kontratuaren kultura, emandako hitzaren garrantzia adierazten duen erran zaharrak dionaren gisara: «hitza hitz». Euskal ohitura zaharren sistema etxeko nagusien arteko adostasunean oinarritzen zen, etxeko jaunekin gizonentzat, edo etxeko andereekin, emazteentzat. Hizarmen hauen auzoen artean egiten zen (auzo lana), bainan ere, herri eta lurralde historikoetan. Herri bakotxak bere ordezkaria bidaltzen zuen herrialdeko biltzarretan, herriaren erabakien ekarle gisa. Demokrazia aurreko sistema hau 7 lurralde historikoetan bizirik egon da ñabardura batzuekin, feodalismoaren indarraren arabera, bereziki, Nafarroan. Foru horiek deseginak dira, Iparraldean, frantses iraultzaren garaian, 1789ko Agorrilaren 04an eta pribiliatuen desegitze gauan. Hegoaldean, XIX. mendean erasotuak izan dira. Gaurkotuak, español Konstituzioan onartuak dira, gaur.
  • Ekintza kolektiborako gogo berezia. Jabetzaren nozioarekin ez bezala, talde intereseko ondasun batzuek ez daitezke gizabanako baten edo gizabanako talde baten erabateko borondate onaren menpe egon. Transmititu beharreko ondarea dira. Adibide argia etxearena da. Etxea belaunaldiz belaunaldi eskualdatzen zen, familia leinuaren jarraipena bailitzan. Horra zergatik Euskadi Europako kooperatiben lurraldea den, MCC taldearekin adibidez. Gaur egun, gakoa jabetza eskubidea izpiritu horretan praktikatzean datza. Horra, zergatik, baita ere, Euskotar izatea garapen iraunkorraren alde izatea den.

Guzti horrek, Lege Zaharraren edo ohitura zuzenbidearen bilakaera erakusten du : ikurriñaren gurutze berdea, San Andres gurutzea. San Andres egun batez, Bizkaitarrek, beren ohitura zuzenbidearen berreskuratzeko, Gaztelarrak garaitu zituzten. Kolore berdeak bizkaitarren eta euskotarren askatasunaren sinboloa den Gernikako arbola oroitarazten du ere. Lege Zaharra ez da zentzu tradizionalistan ulertu behar. Gure memoria eta izaera galdezkaturik, gaurko munduari egokiturik, etorkizuna eraikitzeaz ari gara. Sabino Arana Goiriren erranaldiak ederki laburbiltzen du hori: «atzokoan finkatuz, gaur, biharkoa bultzatu».

Euskotarra eta Europarzalea?

Euskal nazioa, Zazpiak Bat lemak irudikaturik, 7 herrialde historikoen federakuntzaz osatua da. Beste herri batzuekin batera, Europar Batasuna osatzen du. Europaren aldeko gure engaiamendua azaltzen duten arrazoiak, hitzarmenen egiteko gure kultura, federalismoaren ideia babesteko gure kultura, europar humanismoaren abenturan integraturiko gure historia, eta bake eta oparoaldi idealak dira.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP