Historia
Lehen nazionalismoa defentsiboa
EAJ-PNB 1895 urtean sortu zuen Sabino Arana Goirik, Bilbon, Bizkaian. Ikurriña sortu zuen, euskotarren bandera, Luis bere anaiarekin. XIX. mendean, herrien burujabetasuna aldarrikatzen zuten nazioen sortzea gertatu zen. Bizkaiko erakundeen – foruak – galtzearen ondotik, eta bizkaitar zein euskotar nortasunaren oinarriak kolokan jartzen zituen industrializazio masiboaren ondorioz, nazio kontzeptu berri hori euskotar kasura egokitu zuen Sabino Arana Goirik. Nazionalismo horrek gizarte tradizionalaren berpiztea babesten zuen, euskotar herriaren eta katolizismoaren balioetan oinarriturik. 7 lurralde historikoetaz osatutako euskal aberria defenditzen du : Araba, Baxe-Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Xiberoa : "Zazpiak-Bat ".
EAJ-PNB, alderdi liderra
Espaniako azken koloniak galdu eta inperioaren galtzearen sentimenduaren ondorioz, Bilbo eta Bizkaiko burgesi ttipiaren mundu ekonomikoa Sabino Arana Goiri eta EAJ-PNBetaz, hurbiltzen dira, 1899, « Euskal Herria » kultur elkartearen bidez. EAJ-PNB laster garatu zen, Bizkaian lehenik, eta beste herrialdeetan gero. Primo de Rivera-ko diktaduraren ondotik, Errepublika española bereraikia da 1931an. EAJ-PNB hego Euskadiko lehen Alderdia bilakatu zen. Demokrazia kristauaren sortzaile izan zen Elizaren barneko adar sozialaren katolizismo sozialaren arauak jarraitzen zituen.
1936ko urriaren 6an, Espainiako gerra zibil betean, EAJ-PNBk, bere aliatu errepublikarrekin, Autonomia Estatutu bat lortu zuen. Jose Antonio Aguirre Jeltzaleak zuzendutako euskotar gudariek frankismoa borrokatu zuten lehenik, eta nazismoa ondotik, frantziar erresistenteekin. Gernika Batalioak Gironde-ko Pointe de Grave-ren askapeanean parte hartu zuen. Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehendakari gaztearen laguna zen François Mauriac idazleak, honakoa idatzi zuen : « Europako demokrazia-kristauaren bihurgunea markatu duzue », Espanol Estadoko katoliko bakarrak argiki anti-frankistak zirelako.
Frankismoaren iluna eta Europaren argia
Frankismo garaian, EAJ-PNB debekatua izan zen. Agirre lehendakaria heriotzara kondenatua izan zen, eta, gerla betean, gordetu behar izan zuen... non eta Berlinen, Amerikako lurraldea juntatu aintzin Eskandiavar herrien bidez ! Gertakari hori idatzi du bere liburuan : « Gernikatik Nueva Yorkera, Berlinetik pasatuz ». EAJ-PNB eta Eusko Jaurlaritza klandestinitatean eta erbestean berreraiki ziren. Europako demokrazia kristauaren kide, EAJ-PNBk Europar Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Franco diktadorea 1975eko azaroan zendu zen. Hego Euskadin, 1959 urtean sortutako ETA mugimenduak (Euskadi ta Askatasuna), bere atentatu makabroen hasiera jo zuen. EAJ-PNBk betidanik baztertu, salatu eta erasotu du ETA, bizitzarako funtsezko eskubidearenganako etika humanistagatik eta kontra-emankorra den borrokaren arrazoi politikoengatik.
Euskal berpiztea
1977 urtean, Iruñeako Biltzarrean, EAJ-PNB berreraiki egin zen. Konfesiorik gabekoa dela adierazi zuen, hau da, ez dela erlijio bati lotua. Irunea, euskal aberriaren hirinagusi historikoa bezala, onatua da. 1978an, EAJ-PNBk abstenziorako deia zabaltzen du Espanol Konstituzioaren erreferendumarako. Aintzinamenduak badaude, bainan euskal herria ez da nazio bezala onartua.
1979 urtean bozkatu Gernikako Autonomia Estatutuaren ondotik, EAJ-PNB Euskadiko lehen Alderdia bilakatu zen (Araba-Bizkaia-Gipuzkoa), eta, orduz geroztik, erakunde gehienak kudeatzen ditu, izan bakarrik edo koalizioan. Prozesu hortan, Nafarroako ordezkaritza politikoaren gehiengoak Euskadin sartzea ukatu zuen. 80 hamarkadan, EAJ-PNBren krisialdi batek EA (Eusko Alkartasuna) Alderdiaren sortzea, ondorio bezala ukan zuen . EAJ-PNBk Euskadiren suspertzean parte hartu zuen, lurraldea siderurgia eta industria krisi sakon batetik ateraz, terrorismoak zailtasunak areagotzen zituelarik. Euskadi Espainiako eskualde joriena bilakatu da.
Ipar Euskadiko bizi kulturalean, zozialean eta ekonomikoan, EAJ-PNBren eragina gaitzekoa da. Ikurriñaren bultzatzaile izan den Alderdia da, eta baita ere hainbat erakundeen sorreran : Eusko Ikaskuntzaren, Euskaltzaindiaren, Euskalzaleen Biltzarraren, edo iparraldean berriz hartutako ikastolen ereduaren sustatzaile izan baita, besteak beste. Euskalzaleak euskara eta euskal kulturari atxikiak dira. Hegoaldeko kooperatiben laguntzaile izan da, haien eredua Iparralderatu direlarik, 70 hamarkadaren militanteekin. Sabino Arana Goiri berak harremanak ukan zituen Iparraldeko arduradun batzuekin, hala nola Pierre Broussain, garai hartako Hazparneko auzapezarekin.
1930eko hamarkadan, Euskalherriste izeneko lehen mugimendu erregionalistak, hegoko EAJ-PNBren eragina jaso zuen. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako agintari demokrata kristauen belaunaldiak, Mixel Labéguerie, Jean Errecart edo Jean Etcheverry-Ainchart aitzindariek besteak beste, EAJ-PNBrekin lotura hertsiak izan zituzten. 1980ko hamarkadan, jeltzaleen hurbileko talde batek « Ager » hilabetekaria argitaratu zuen. 1990ean, EAJ-PNB alderdi politiko gisa eratzen da ofizialki. 1996tik goiti eta gaur arte, jarduera militantea eta alderdikoia badarama.