Archives

22/09/2020

EAJ-PNVk ez du Alderdi Eguna antolatuko “arduraz jokatzeko”, eta alderdikideak animatu ditu esparru pribatuan ospatzera, osasun jarraibide guztiak betez

EBBren osokoak igande eguerdian adierazpen politiko bat zabalduko du bere sare sozialetan

rss Ezagutzera eman

TELECHARGER LA PHOTO

TELECHARGER VIDEO

PARTAGER LA VIDEO

125 urte betetzen dituen urte honetan, EAJ-PNVk ez du egingo urtero egiten duen ospakizun handia, Alderdi Eguna. Euzkadi Buru Batzarrak, atzo, asteleheneko bilkuran, azken asteotan hausnartu duen erabakia hartu zuen, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak “mingarri” jo duena. Exekutiba jeltzaleak jai handi hau bertan behera uztea erabaki du “Covid19-aren aurrean erantzukizunez jokatu nahi dugulako eta hain egoera txarrean dauden pertsona guztiei gure elkartasuna adierazteko”. Alderdikide jeltzaleei zuzendutako mezuan, Ortuzarrek gaur goizean adierazi du erabaki hau “mingarria” izan dela “ baina baita hartu beharrekoa ere, “gure Herriak oso garai delikatuak bizi dituelako eta EAJ-PNVk, alderdi nagusia den aldetik, ezin duelako arduragabekeriaz jardun”, hori dela eta ez da egingo urtero Forondako zelaietan milaka pertsona hartzen dituen jaia. Jeltzaleen buruak, hori bai, EAJ-PNVko alderdikide guztiak animatu ditu Alderdi Eguna esparru pribatuan ospatzera, une oro osasun jarraibideak betez. “Alderdiaz oroitzeko eta txarto dauden pertsonak gogora ekartzeko tarte bat hartzera gonbidatzen zaituztet”, eskatu du. Ortuzarrek era berean gogoratu du zuzentzen duen alderdia Euskadiko azken Hauteskundeetan aurkeztu zela ‘Euskadi Zutik. Saldremos’ goiburuarekin. “Euskadi zutik dago, EAJ zutik eta martxan dago eta, jakina irtengo garela, baina denok elkarrekin atera behar dugu honetatik. Zeregin horri egingo diogu”, bermatu du.

Euzkadi Buru Batzarraren osokoak, EBBko kideek eta EAJ-PNVren Herrialde Exekutibetako ordezkariek (Araba Buru Batzarra, Bizkai Buru Batzarra, Gipuzko Buru Batzarra, Ipar Buru Batzarra eta Napar Buru Batzarra dira herrialde erakunde hauek) osatzen dutenak , igande eguerdian adierazpen politiko bat zabalduko du Covid 19-aren eraginpean dagoen Alderdi Egunaren kariaz, zendu diren pertsonak gogoratzeko eta EAJ-PNVren elkartasuna adierazteko lagunak eta senideak galdu dituztenei eta osasun aldetik zein alderdi emozionalean, afektiboan, ekonomikoan edo sozialaren pandemiaren ondorioak sufritzen ari direnei.

Manifeste pour les élections de 2024 du Parti Démocrate Européen
PDE-EDP