Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Archives

27/05/2005



LEMA 91: Europari Bai

Frantzian pil pilean den Europako konstituzioari buruzko eztabaidan parte hartzen dugu. Boz berezia entzunaratzen dugu, abertzale bakarrak girelakotz baietzaren aldeko apustua egiten duguna, Hegoaldean bezala.

rss Ezagutzera eman

Berezitasun horren adierazteko erakusten dugu ez dugula bakarrik Euskaldun bezala begiratzen dokumento hau, baina ere zinezko Europar bezala, prozesu baikor batean ikusten dugula aintzinamendu hau eta ez ezin mugituzko tresna bat bezala (orr.3).

Euskal abertzale munduan bereziak bagira, 6 lekukotasunen bidez baietzaren aldeko mundua oso zabala dela erakusten dugu, hasiz Frantziako beste abertzale mugimenduen jarreretaz, bainan ere Iparraldean hainbat sindikata, euskalzale edo alderdi garrantzitsuen ordezkarien lekukotasunak erakutsiz. Bestalde, ezaren munduaren argudioak hartzen ditugu eta kontrako iritziak emaiten, bereziki liberalismoari, zerbitzu publikoeri, oinarrizko eskubideei eta bere luzetasunari buruz (orr.7).


Iparraldean gure gai propioei itzuliz, laborantxa ganbararen gaia itzuli berri bat hartzen du.Orain bi egitura martxan jartzen ari dira. Bi Euskal Herriko Laborantxen berezitasunen berri eman dizkigute egitura horien arduradunek (orr. 8-9).

Iparraldeko berrietan (orr.4) barnekaldeko hautetsien egitura berri bat kitzikatzen dugu. Nazioarte mailan, Alemaniako Pforzheim eta Gernikaren arteko bake martxa aipagai dugu, bainan ere ikusten dugu hainbat herrietan herri guttituak bizi direla, Norvegian edo Britania Handian (orr.6). Hegoaldeari begira, Arabaren ezagutza egiten dugu (orr.11).

Iritzi xokoan, lehen aldikotz, J.M Izquierdo politika ikerlariaren testu bat erakusten digu Iparraldearen lekua gaurko mundu mugikorrean (orr.13).

Bururatzeko, hurrengo hitzorduak, Mikel Duvert-eko mintzaldi batekin, Ekainaren 11an, Donibaneko batzokian, Alderdi Pestarekin, Uztailaren 03an.

Manifeste pour les élections de 2024 du Parti Démocrate Européen
PDE-EDP