Archives
30/05/2005
Camblong: "Euskadiko hiru lurraldeek baiezkoa eman diote Itun Konstituzionalari"
Sabin Etxean eskaini den prentsaurrekoan Ramuntxo Camblong Ipar Buru Batzarraren lehendakariak adierazi duenez "Euskadiko hiru lurraldeek; Iparraldea, Hegoaldea eta Nafarroa, Europako Itun Konstituzionalari baiezkoa eman diote".
Buruzagi jeltzalearen ustez "Frantzian Europako Itun Konstituzionalari buruzko eztabaida azkarra izan da eta biztanle askok hartu dute parte erreferendumean. Iparraldean %51ak baiezkoaren aldeko botoa eman du. Abertzaleei esker izan da gainera boto hau, izan ere, EAJ-PNBk baiezkoaren alde egin du eta gure boto-emaileei esker lotu da baiezkoaren portzentaje hau, hein handi batean".
"Frantzian ezezkoak irabazi izana Frantziako presidentearentzat danbateko izugarria izan da. Frantsesak beldur dira; langabeziaren beldur, industriaren leku aldatzearen beldur. Horregatik, ezkerraldeak hori erabili du eta ezezkoa nagusitu da" gaineratu du Camblongek.
Amaitzeko, Ipar Buru Batzarraren presidenteak esan duenez "Frantziari ez zaio mugitzea gustatzen baina gaur egun herri guztiek dute mugitu beharra".
Faits saillants...
ACTUALITÉ
22/11/2024
ACTUALITÉ
08/11/2024
EBB
29/09/2024
EBB
29/09/2024
Les plus populaires...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
09/04/2023
EBB
10/04/2023