Archives
01/06/2005
Arandia: "Hegoaldeko euskaldunekin batera lan egin behar dugu"
Aitor Arandia EAJ-PNBren bozeramaileak prentsa ohar bidez adierazi duenez "eredu frantses jakobinoaren krisi larriaren aurrean âereduak ezin baitezake benetako dinamismo ekonomikorik bultzatu gainontzeko herrialde europarretan tokiko indarrak edo indar erregionalak bermatzen duen bezala-, aldaketa txikietan txikiena baino ez zaigu proposatzen: Gobernu berri bat. Erabaki horrek airean suma litekeen koldarkeria islatzen du".
Arandiaren ustez "lekutan gelditzen zaigu guri Schroeder kantzilerrak, bere alderdiak hauteskundeetan atzera egin zuela ikusita, herriaren konfiantza berreskuratu nahian, Bundestag alemaniarra deuseztatzeko izan zuen adorea. Frantzian, aldiz, egoera oso bestelakoa da: ez presidentearen dimisiorik, ez Asanblada Nazionalaren desegiterik. Gainera, bertan Alemanian baino nabarmenagoa da boterearen krisia".
Amaitzeko, buruzagi jeltzaleak adierazi duenez "orain, inoiz ez bezala, Frantzia berri bat sortzea zaila dirudi. Guk, Europarekiko atxikipena berretsi dugun Iparraldeko euskaldunok, gure auzokide eta lehengusu Hegoaldeko euskaldunekin batera lan egin behar dugu itxaropentsu, izan ere, Europako milaka biztanlek bezala, eurek ere konfiantzaz beteta ageri baitira etorkizunari begira".
Faits saillants...
ACTUALITĂ
22/11/2024
ACTUALITĂ
08/11/2024
EBB
29/09/2024
EBB
29/09/2024
Les plus populaires...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
09/04/2023
EBB
10/04/2023